Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
Nafarroako Gobernuak Irulegiko Multzoa (Aranguren Ibarra) deitu eremua Interes Kulturaleko Ondasun izendatzea erabaki du apirilaren 26an. Gune arkeologiko hori gazteluaren hondakinek eta Burdin Aroaren bukaeratik Brontze Aroaren erditsu arteko bizileku protohistoriakoak osatzen dute.
Famatua bilakatua den Irulegiko Eskuaren aurkikuntzaren ondotik, Nafarroako Kultura Departamentuak 2022ko azaroan abiatu zuen inguru arkeologikoa Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko prozesua, eta...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
Euskal Herriko Unibertsitateak "Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak" (EGEO) dokumentu digitala aurkeztu du Bilboko Bizkaia aretoan. Patxi Goenaga euskaltzaina da lanaren egilea eta Beatriz Fernandez hizkuntzalariak editatu du. Fernandezek adierazi du argitaratu den obra berria "hizkuntzaren hausnarketa teoriko bat" dela, eta ez dokumentu arau emailea. EHUko Euskara Institutuaren webgunean kontsulta daiteke EGEO.
Tresna berri hau unibertsitateko ikasleentzat pentsatua da bereziki,...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskararen egoera neurtzeko xedez egina izan den azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak ezagutzera eman dituzte. Emaitza hauek erakusten dute euskararen ezagutza handitu dela "arnas gune" deitzen diren
herri euskaldunetan, baina apaltze bat ageri dela erabilpenean. Zehazki, 16 urtez gorako biztanleen %76 euskaldunak dira eta herritarren %8k euskara ulertzen dute, mintzatzeko gai izan gabe. Erdaldun hutsak,...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
Zubietako erraustegiaren kontrako martxa egin da joan den larunbatean, Donostia Bizirik, Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarteen ekimenez, "erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" lelopean. Ibilaldia Lasarte-Oriatik abiatu da, erraustegira heltzeko. Manifestariek erraustegia gelditzea eskatu dute, haien ustez kutsadura nabarmena eragiten duelako.
Erraustegiak Arkaitz Erreka kutsatu duela salatu dute. Herbehereetako ToxikoWatch fundazioak egin azterketak frogatzen omen du hori....
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a
Nafarroako Parlamentuaren aitzinean egin ekitaldian, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute ofizialtasunaren aldeko agiria jakinarazteko. 206 sinatzailek bat egin dute dokumentu horrekin, laster alderdi politikoekin bilduko direla jakinarazi dute, beren eskaria helarazteko. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak, sinatzailek onartu duten agiria irakurri du. "Nafarroako jendartearen ordezkari esanguratsua gara, erkidego osoan euskararen ofizialtasuna eskatzeko. Hau da, milaka...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a
Osakidetzaren egoera larria eta desegitea salatzeko, milaka lagun atera dira kalera Bilbon eta Gasteizen. Gotzone Sagardui osasun sailburuaren dimisioa ere eskatu dute, "osasun sistema publikoaren hondatzearen erantzulea" delakoan. Sindikatu eta elkarte sozial anitzek babestu dituzte mobilizazioak, horietan Euskadiko Pentsiodunen Mugimenduak. Antolatzaileek agiria irakurri dute, salatuz Arta Guneen hestea, osasun zentroen artatze ordutegien murrizketak, larrialdi zerbitzuak gainezka daudela,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016