Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a

Beltzezko lana

2020an ezkutuko ekonomia Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) barne produktu gordinaren %8,7 izan zen, 6.214 milioi euro, Euskadiko Euskal Institutuak egin kalkuluen arabera. Hain zuzen ere, lehen aldia da Eustatek ezkutuko ekonomiaren neurketa egiten duela. Azterketaren arabera, eraikuntza da ezkutuko ekonomia bolumen handiena duen sektorea (%23,9), merkataritza, ostalaritza eta garraioa sektoreak baino aitzin (%17,1).

...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a

Etorkinen ekarpenak gastuak gainditzen

Anitzetan entzun ohi da atzerritarrak lekuko diru-laguntza publikoez bizi direla edo(ta) tokiko sozial politikez baliatzera etortzen direla. Hala ere, ikerketa guziek maltzurkeriaz beteriko akusazio horiek errotik gezurtatzen dituzte, hala adierazten dute baita ere Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren eta Nafarroako Gobernuaren azkenengo azterlanek. Ildo horretan, Xabier Aierdi soziologian doktoreak argi erraiten du: "Oso datu gutirekin erraz froga daiteke immigranteek laukoiztu...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a

Galizia ontziak, Bilbo eta Portsmouth berriz lotuko ditu

Brittany Ferries lineak astean bietan lotzen ditu Bilboko eta Portsmoutheko (Ingalaterra) portuak, neguko etenaldiaren buruan, apirilaren 1ean porturatu zuen berriz"Galizia"ontzia, bi hiri horien artean bidaiak egiteko. Bilboko Portuaren arabera, konpainia horrek duen ontzi berritzaile, eroso eta jasangarrienetakoa da. Bizkaitik Ingalaterrarainoko bidea 2020ko abenduan egin zuen estreina, 1.050 bidaiarirentzako tokiarekin.

...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a

Hauteskundeak maiatzaren 28an

Bi hilabete baino gutiago gelditzen dira, maiatzaren 28an, Hego Euskal Herrian, Herriko Etxeko hauteskundeekin batera, Nafarroako Parlamenturako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietarako bozak iraganen direla. Hilaren 28ra arte goaitatu beharko da, aurrez-aurreko boza emateko eta hauteskundeen emaitzak jakiteko.

...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a

Automozio sektorearen berri onak

Erkidegoan, automozioaren sektoreak jaz 22.423 milioi euro fakturatu zuen, 2021ean baino %22 gehiago, pandemia aitzineko kopurua gaindituz (20.300 milioi euro). Ines Anitua Euskadiko Automozioaren Klusterreko zuzendariak zuhurtzia eskatu du, merkatuaren ezegonkortasunaren eta konplexutasunaren aitzinean. Erkidegoan automoziorako piezak egiten dituzten 300 enpresa daude, multinazionalak, kooperatibak eta familia enpresak, horiek 32 herrialdeetan 345 produkzio gune dituzte. Ildo horretan,...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a

Gazte topagunea

"Independentzia, sozialismoa eta feminismoa: ipar eta helburu" lema hartuta, Elorrion 5.000tik gora gazte bildu dira aitzineko astean, Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundeak antolatu Gazte Topagunean. Larunbatean egin den ekitaldi politiko nagusian laburbildu dira egun hauetan hizpide eta langai gaztek izan dituzten ardatzak, zehaztu da datozen urteetarako norabidea: "Eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren alde gabiltzanok elkartu, konspiratu eta borrokatu, gaur bizi eredu eta bizi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016