Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a

Euskaraz barra-barra

"Euskaraz barra-barra" marka aurkeztu dute Donostian, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, Euskal Herri osoko saltegi, ostatu eta jatetxeetan euskaraz mintzatzeko guneak identifikatzeko xedez. Honi esker, marka hau ikusiko duten bezeroek jakinen dute leku horietako zerbitzari eta langileak prest direla euskaraz mintzatzeko, edo bederen ulertzeko.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azaldu du zein...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a

Sakabanaketaren biktimak gogoan

Etxerat euskal preso, erbesteratu eta deportatuen familien elkarteak eta Sare herritar plataformak agerraldi bateratua egin dute Donostian apirilaren 1ean. Karia horretara, sakabanaketaren biktimen aitortza eta erreparazioari buruzko urrats sendoak ematea galdegin dute. Bereziki gogoan izan dituzte urte guzi horietan ezbehar bat izan duten 1.000 pertsonak eta hil diren 16 ahaide eta lagunak.

Martxoaren 24an, ETAko azken bortz presoak Euskal Herriratzeko baimena heldu da, horrekin...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a

1936 - Gerlari ihes haur erbesteratuak omenduak

1936ko gerlaren ondorioz, Hego Euskal Herriko milaka haurrek beren etxeetatik ihes egin zuten, Frantzian, Katalunian, Sobietar Errepublika Batasunean, Belgikan, Erresuma Batuan eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan aterpetu ziren. Asko gurasoekin joan ziren, baina are gehiagoorduko Euzko Jaurlaritzak haurrentzat antolatu ebakuazioetan joandakoak. Gogora Institutuaren arabera, 1936 eta 1937 bitartean 100.000 pertsona atera ziren Euskaditik erbestera eta horietatik 30.000 inguru haurrak...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a

Berdelaren arrantza abian

Berdelaren arrantza ederki abiatu da: Hegoaldeko ontziek Hondarribiko portuan bi tonelada berdel deskargatu dituzte, 1,31 eurotan kiloa saldu direnak. Urte guzian berdela arrantzatzen ahalko dute, jakinez sasoirik emankorrena otsailetik apirilera izaten dela. Aurtengo berritasuna: Eusko Labelaren kalitatezko sormarkarekin salduak direla, antxoa eta hegaluzea bezala. Antxoaren arrantza ere aurrera doa: 1,1 tonelada harrapatuak izan dira, kiloko 1,68 eurotan salduak. Behin eta berriz Eusko...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a

Nafarroa: trafikoaren eskuduntza

Historikoki, denboran berea izan zen bide segurtasuneko eta trafikoko eskumena Nafarroari itzuliko zaio uztailaren 1etik aitzina. Transferentzien Batzordearen bileran, akordioa izenpetu zuten estatuko eta Nafarroako ordezkariek. Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin ekitaldian, Maria Txibite lehendakariak gogora ekarri duenez, urte luzez bere buruz kudeatu zuen Nafarroak bide zaintza, 1962an diktadura frankistak indarrez kendu zion arte. "Horregatik ez da eskumen bat gehiago. Erranahi...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a

AHT: Abiadura handiko trenaren gibelatzeak eragin kexa

Iñigo Urkullu lehendakariak deklaratu duenez, "Frantziako eta Espainiako estatuek ez dituzte betetzen Arku Atlantikoaren trenbide loturaren inguruko engaiamenduak". Bordele-Akize konexioa 2042rako gibelatzeak eta Akize eta Hendaia lotzeko datarik ez jartzeak ardura eza agerian uzten dute". "Europak ezin du onartu bere trenbide-lotura, kontinenteko apusturik garrantzitsuenetako bat, estatu kide baten menpe egotea", defendatu du. Lehendakariak bigarren aldiz idatzi du Emmanuel Macron eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016