Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 20a
Joan den asteko Herrian azaltzen genuen Mikel Zabalzaren hilketan ustez parte hartu zuen Arturo Espejo Valejo guardia zibila mailaz goratua eta dekoratua izan zela. Egitate horren ondorioz agertu ziren gaitzespen adierazpenak ere aipatu genituen.
Zenbait egun berantago, Zabalza Garate familiak, Mikel Zabalza Gogoan plataformak, Nafarroako Torturaren Sareak eta Aezkoako Batzarrak prentsaurrekoa eskaini dute Orbaizetan, Espejoren mailaz goratzea salatzeko.
Zabalzaren...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 20a
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak agerraldia egin du apirilaren 13an, Bilbon, "Hizkuntza eskubideen egoera 2022" txostena aurkezteko. Iaz, euskararen lurralde guzietan eta eremu ezberdinetan gertatu ziren hizkuntza eskubideen urraketak bildu eta egoera zertan den azaldu du. Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak eta Garbiñe Petriati teknikariak hartu dute hitza hedabideen aitzinean.
Orotara, joan den urtean Behatokiak 1.071 ohar ukan zituen: 976 kexa, 54 zorion-mezu eta 41 iradokizun....
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 20a
Joan den urrian ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bere sor-marka propioa sustatzeko urratsa egin zuen. Eusko Jaurlaritzak behin-behineko baimena eman zion, Europako Batzordearen behin betiko erabakia etorri artean. Baina egun hauetan jakin da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezeztatu duela baimen hori, Errioxako Kontseilu Arautzaileak pausatu helegitea onartu ondoan.
Zigilu berria sustatzen duten upategiek ez diote, ordea, beren egitasmoari uko egin, eta EAEko Auzitegiaren...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a
Mikel Zabalzaren heriotzearekin zer ikusia duen Arturo Espejo Guardia Zibileko goi kargudunak, dekoratua eta mailaz igan izanak, salaketak eragin ditu. Mikel Zabalza 1985eko azaroaren 26an Donostian arrastatu zuten, beste bost pertsonarekin batera. Bostak kargurik gabe aske gelditu ziren, torturak salatu zituzten. Zabaltzaren gorputza 19 egun geroago Bidasoa ibaian aurkitu zuten, eskuburdinez lotua. Jeltzaleek salatu dute: "Intxaurrondoko kuartelean Mikel Zabalza hartu zuenetako batek,...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a
2002an, Erkidegoan eta Nafarroan 112.147 atzerritar baziren kontatuak, biztanleriaren %4,1. 2021ean, 365.705 jende ziren, populazio osoaren %12,7a, Espainiako Estatistika Institutuko azken datuen arabera. 2002tik 2021era, Nafarroa izan da Hego Euskal Herrian atzerritar jatorriko biztanle kopuru handiena ukan duen lurraldea, Bizkaia tipiena. 2002an Nafarroan bizilagunen %7,7a atzerrian sortuak ziren, 2021ean %16,8. Bizkaian aldiz kopuruak tipiagoak dira, %3,1 eta %10,9 baitira....
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a
Espainiako Gobernuko Ministerioak zabaldu datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.893 langabe gutiago kontatu dira aitzineko hilabeteari konparatuz. Orotara, martxoan 109.192 pertsona ziren langabezian, 2008tik lehen aldiz 110.000 langabe azpitik. Denetara, 31.950 pertsona ziren lanik gabe.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016