Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Joseba Arregi berriz preso

Joseba Arregi 77 urteko ETAko buruzagi ohia Martuteneko presondegian sartu dute, prokuradoreak Eusko Jaurlaritzak bigarrenez emandako hirugarren gradua ez onartu ondoan. Etxeratek agiri baten bidez azaldu duenez, duela hilabete beste bi preso, Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte, kartzelara itzuli ziren prokuradoreak helegitea jarri eta, Auzitegi Gorenaren doktrina berria betez. Doktrina horren arabera, behin helegitea aztertzea onartuta, hirugarren gradua ezabatua gelditzen da....

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Lehortea

Hego Euskal Herrian euri-neurria balio normalen azpitik da, baina Euskadiko lurralde bakar batek ere ez du ur-eskasia pairatzen, bertako urtegiek batez beste %76 baitute beteta. Nafarroako datuei dagokienez, Irati, Arga eta Ega ibaien neurriak kasik alerta egoeran daude eta Ebroko urek berriz eskasia dute lurraldearen hegoaldean. Azken hilabeteetako euri faltaren ondorioz, inguru horretan alerta egoera aktibatuta da. Urtegien betetze kopurua: Urrunaga %75, Itoitz %68, Eugi %90, Irabia %79...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Lau eguneko lan asteari buruz?

Lau eguneko lan astea Jaurlaritzak entseatu nahi du, Espainiar gobernuak asmoa duen bidetik. Bainan Hegoaldean, saioa egiten duten enpresek ez dute diru laguntzarik ukanen, aldiz Espainian bai. Jaurlaritzak sustatu entseguak nahi du xehe-xehea probatu horrelako antolamenduak zer nolako ondorioak ukan ditzakeen. Hots lau eguneko lan asteak, lan orduak emendatu gabe eta soldatarik murriztu gabe errentamendua eta kontziliazioa hobetuko ote duen. Enpresa buruak ez dira batere ados, ezin dela...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Osasuna futbol taldea: Espainiako Errege koparen finalean

Heldu den maiatzaren 6a egun handia izanen da, Osasuna futbol taldearentzat eta Nafarroako zaleentzat: Sevillan, La Cartuja zelaian Madrilgo Errealaren kontra finala jokatuko du. Nafarroatik 20.000 zalek beren taldea sostengatzeko bidaia eginen dute. Arduradunak beldur daude kalapitak izanen direla, bata ala bestearen zaleen artean. Osasunak bere historiako bigarren finala jokatuko du, 2005ean Betisen kontra finala galdu zuen.

...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Etxebizitzen legea

Legea bidean - Espainiako presidente Pedro Sanchezek iragarri du 43.000 etxebizitza arrazoizko prezioan alokatzeko dirulaguntzak emanen dituela. Bestalde eman du jakitera, halaber, 50.000 etxebizitza ezarriko dituela alokairuan. Diputatuen Kongresuan egin agerraldian, Sanchezek zehaztu du 4.000 milioi euroko diru laguntza berri bat irekiko duela, Europako funtsen kontura, etxebizitza berri horiek...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Enpresen deslokalizazioa zigortu

EH Bilduren lege egitasmoa babestu dute EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Horren arabera, alde egiten dute enpresek hamar urtetan eskuratu diru laguntza guziak itzuli beharko lituzkete. EH Bilduren lege egitasmoaren arabera, ekoizpen kostuak murrizteko edo(ta) zerga gutiago ordaintzeko beste lurralde batera joatea erabakitzen duten enpresek, azken hamar urteetan eskuratu dituzten laguntza publiko guziak itzultzeko obligazioa izanen lukete....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016