Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Agustin Ibarrolak margotu Omako oihana berritzen hasi ziren 2022ko udan. Orduan hasi eta orain arte, 14 multzo artistiko osatzen dituzten 454 pinu margotu zituzten. Hemendik aitzina, 19 multzo gehiago margotuko dituztela jakinarazi du Bizkaiko Aldundiak. Gune artistikoa osoki zaharberriturik, urrian zabalduko da. 33 multzo artistiko eta 800 pinu baino gehiago izanen ditu orduan, kilometroa baino luzeago izanen den ibilbide artistikoan.
Joan den urtean bezala, oihana birmargotzeko lanak...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Beasaingo CAF enpresak aldiriko 29 tren ekoitziko ditu Renferentzat. Martxoaren 27an sinatu du 192 milioiko kontratua Renfeko administrazio kontseiluak bere oniritzia eman ondoan. Aldiriko tren horiek hornitzeaz gain, ondoko urteetan CAFek bederatzi tren elektriko fabrikatzeko parada ere hitzartu dute.
Lau bagoi izanen dituzte aldiriko tren berriek, horietan bostehun bidaiari baino gehiagorentzat izanen da lekua. Gainera, tren horien mantenua eta ordezko piezak hornitzea ere haren esku...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Iruñeko Landaben lantegian Volkswagenen Polo markako autoak ekoizten dituzte azken 40 urteetan. Baina ekoizpen hau heldu den urtean geldituko dela jakinarazi die zuzendaritzak langileei. Erabaki honen arrazoia da fabrika barnean auto elektrikoa ekoizteko obrak hasi behar dituztela. Ondorioz, ondoko bi urteak segurtasunik gabeko urteak izanen direla ohartarazi dute sindikatuek, lan zama apalduko omen baita.
Ildo horretan, ibilgailu elektrikorako trantsizio prozesuan, bi faktorek izanen...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hizkuntza irizpideen kontrako bertze auzi-erabaki bat plazaratu du, zenbait enplegutan euskara eskatzea "inposizioa" dela dioena.
Administrazioarekiko Auzien Lehen Aretoak sinatu du epaia, eskola garraioarekin zerikusia duen kontratu baten karietara. Ondarroako autobus konpainia pribatu batek auzibidea zabaldu zuen, Hezkuntza Sailaren kontratuan enpresako langileek administrazioarekin dituzten harremanetan euskara maila egokia izan behar dutela zehazten...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Duela 39 urte, 1984ko martxoaren 22an Espainiako Estatuko segurtasun indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituzten Pasaian: Dioni Aizpuru, Jose Mari Izura, Rafa Delas eta Pedro Mari Isart. Espainiako Gobernuak tiroketa batean hil zituztela erran du beti, baina 113 bala zulo aurkitu zituzten Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart azpeitiarren eta Rafa Delas eta Jose Mari Izura iruindarren gorputzetan. 39 urte iragan dira, ez da oraino nehor epaitu gertakari haiengatik....
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Iñigo Urkullu lehendakariak autokritika egin du Pasaiako sarraskiari buruzko txostena hiru biktimen etxekoei ez lehenago emateagatik. Autokritika hau eragin duena EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin galdera bat izan da. Lehendakariak barkamena galdegin die Jose Mari Izura, Pedro Maria Isart eta Dionisio Aizpururen ahaideei.
Urkulluk gehitu du Eusko Jaurlaritzak ez zuela txostena gorde. Azaldu duenaren arabera, Exekutiboak berak galdegin zion Euskal Herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016