Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a
Donibane Garazin egin duten bileran Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak beren kezka adierazi dute hainbat loturek oraindik datarik ez dutelako edo(ta) anitz luzatzen ari direlako. Iñigo Urkullu lehendakariak 2021etik hetsita dauden mugako puntuak berriz irekitzea eskatu du. Erakunde eskudunei eskatu die bete ditzatela interkonexio atlantikoen inguruan hartutako engaiamenduak, segurtatu du Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak elkarrekin dituzten helburuen alde lanean jarraituko...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gutieneko soldata emendatzea aldarrikatu du EH Bilduk, mozio bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.400 euroko lanbide arteko gutieneko soldata ezartzea eskatzeko. Halaber, Eusko Jaurlaritzak gai honetan duen "lidergo falta" kritikatu du, "borondate politiko" kontua delakoan. Azaldu duenez, "hemengo errealitate sozioekonomikora egokitutako" lanbide arteko gutieneko soldata bat ezartzea proposatuko du, Europako Eskubide Sozialen...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a
Euskal Herri osoko 7.000 ikaslek eta ehunka herritar eta euskaltzalek Errenteria eta Donostia lotu dituzte giza kate erraldoi batean, euskara batuak herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko. Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen aldeko besta guziek osatzen duten "Ikastolak Herriari" egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute. Ekimen honekin, euskara batuaren sorreran eta gorpuztean...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a
Gora egin du euskararen ezagutzak Erkidegoan azken 30 urteotan eta bilakaeraren neurria goraka doa urterik urte: 1991n, 419.221 herritarrek zekiten euskaraz, 2021ean 680.629k. Gizartearen herena (%36,2) euskalduna da, horietariko gehienak gazteak dira, 16 eta 24 urte artekoak. Adin tarte horretan, hamarretik zazpik baino gehiagok (%74,5) dakite euskaraz, duela hiru hamarkada ez bezala, orduan %25 ziren euskaldunak. Horrez gain, EAEko herritarren %70ek euskararen aldeko jarrera aktiboa dute:...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a
"Sanferminak 78 Gogoan" elkarteak salatu duenez, Iruñean dagoen plaka kentzen saiatu dira ezezagun batzuk. "Germán Rodríguez-en oroimenez poliziak tiroz hil zuen 1978ko uztailaren 8an", dio plakak. Oroitarria bera Iruñeko Udalarena da. Herri ekimenari esker, udalbatza batean erabaki zuten Espainiako poliziak 1978ko Sanferminetan hil zuen LKIko gaztearen alde jartzea. Behin eta berriz egin diote eraso, eta eskuin muturreko talde para-poliziaren herrari eta udal agintari erregionalisten...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 30a
100 egun gelditzen dira Frantziako Tourra Euskaditik abiatzeko eta atzera kontaketa abian da, Tourrak eraginen dituen kostuaz eta antolaketa lanez Jaurlaritzaren arduradunak aritu dira, Zupiriak argitu du Tourra 12 milioi euro baino gehiago gostako dela eta erdia lasterketa proba antolatzen duen enpresarentzat izanen dela. Horrez gain, EAEko 1,2 milioi euro eskuratuko dituzte BEZaren (TVA) bidez eta "4,8 milioi euro Euskadin inbertituko dira, hori da gure gain hartzen dugun gastua,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016