Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 23a
Foro Sozialak bere ibilbidea gelditzeko agerraldia egin du martxoaren 18an, Donostiako Kursaalen. Agus Hernan eta Nekane Altzelai bozeramaileek adierazi dute foroaren ibilbidea "oso emankorra" izan dela, baina ohartarazi dute oraino urratsak gelditzen direla egiteko bizikidetza demokratikoa eraikitzeko bidean.
Lehenbiziko Foro Sozialetik seigarrena eta azkena izan den honetarako bidea "zaila eta neketsua" izan dela erran dute, baina prozesuaren desafio nagusiak identifikatzeko balio...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 23a
Joan den urtarrilean, Baztandarren Biltzarra antolatzeaz arduratzen zen taldeak jakinarazi zuen ez zuela gehiago ardura hori bere gain hartuko, luzaz aritu zirelako lan horretan eta ziklo bat hesteko mementoa zela uste zutelako. Baina segida segurtatua dela jakin da joan den astean, lehengo kide zenbait eta kide berri anitz juntatu baitira urteroko besta bizirik atxikitzeko.
Talde berria gogotik lotu da lanari, eta beraz, uztailaren 16an berriz ere ospatuko da Baztandarren Biltzarra....
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 23a
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak bi urte iraun duen ikerketa bat bururatu dute. Ikerketa honi esker, 1936ko gerlatik erbestera ihesi joan ziren 10.400 pertsona identifikatu dituzte.
Foru Aldundiak omenaldia egin die joan den larunbatean, Kursaalen. Erbesteratuetarik 150 bizirik daude oraino eta haietako 100 izan dira omenaldian.
...Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a
Donostiako hotelak eta erabilera turistikoko etxebizitzak irekitzeko baimenak emateari uko egingo du, lantzen ari diren hiria antolatzeko Plan Orokorra onartu bitartean. Eneko Goia Donostiako alkateak eta Nekane Arzallus Hirigintza eta Etxebizitza Iraunkorreko zinegotziak eman dute neurriaren berri. Goiak erran duenez, hartutako erabakiaren helburua da jarduera turistikoa kontrolatzea eta hirian hotel berriak irekitzeari mugak ezartzea. Bere hitzetan,...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a
Goia auzapezak adierazi du: "Donostiak ostatu eskaintza nahikoa du eta hotel berrien irekiera mugatzeko garaia da". Eustaten 2022ko datuen arabera, Donostian 162 hotel eta pentsio daude, horietan 3.825 gela. Orotara, hiriak 18.000 leku eskaintzen ditu, molde guzietakoak (hotelak ala etxebizitza turistikoak) kontuan hartuta. Azken sei urteotan kopuru hori %40ez emendatu da. Erabilera turistikoko egoitzei eta etxebizitza pribatutako gela turistikoei dagokienez, otsailean 1.352 etxebizitza...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a
Trafikoaren eskumena Nafarroaren esku geldituko da, uztailaren 1etik aitzina, Espainiako Gobernuarekin aurreakordioa lortu ondoan. Hala jakinarazi du Maria Chivite Nafarroako presidenteak, "Nafarroarentzat egun handia da", erranez. Buruzagi sozialistaren arabera, Nafarroako Foru Erkidegoaren galdera historikoa gauzatuko da lau hilabete barne, beraz eskualdatzea urrats historikoa izanen da. Trafikoaren eskumena bere gain hartzeko, Foruzaingoak egun dituenak baino 149 polizia gehiago beharko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016