Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 09a
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako langabezia heina zertan den jakitera emana izan da joan den astean.
Urtarrilean baino 609 langabe gutiago kontatu dituzte otsailean EAEn, orotara 112.296 langabe daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratuak dauden datuen arabera. Azken bortz urteetako otsailik hoberena da aurtengoa, enpleguari dagokionez.
2022ko zenbakiekin alderatuz, duela urtea baino 3.519 langabe gutiago daude....
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 09a
1976ko martxoaren 3an Espainiako Polizia Armatuak bortz langile hil zituen tiroz Gasteizko San Frantzisko elizan, langile mugimendu batean parte hartzen ari zirelarik. Pedro Maria Martinez
Ocio, Francisco Aznar, Jose Castillo, Romualde Barroso eta Bienvenido Perea izan ziren basakeria haren biktimak.
Duela 47 urteko gertakari latza gogoan, "Martxoak 3" biktimen elkarteak zenbait ekitaldi obratu ditu joan den astean. Asteazkenean eta ortzegunean, sarraskiari buruzko bi...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 09a
Sarek joan den larunbatean egin du bere urteko biltzarra, Astigarragan. Karia horretara, iazko bilakaeraren azterketa egin eta ondoko urratsak zehaztu dituzte Bego Atxa eta Joseba Azkarraga eledunek. Alde batetik, Joseba Azkarraga bozeramailea kontent agertu da erdietsi diren aitzinamenduak agerikoak direlako, eta urtarrilaren 7an Bilbon egin zen manifestaldi jendetsuak sarearen gaitasunak berretsi dituelako. Baina kezka ere adierazi du, bereziki Espainiako epaitegietatik presoen lege...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 09a
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua den Idoia Mendiak Eusko Legebiltzarrean iragarri du Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari proposatuko diola lan-berrikuntzako lantalde bat sortzea. Lantalde horretan, alde batetik, lau eguneko lan-astea abiaraztea aztertua izanen da, soldata murriztu gabe eta orenik gehitu gabe, bestalde, telelana eta kontziliazioa nola plantan ezarri ikertuko dute.
Jaurlaritzaren ustez, lau eguneko lan-astea eta telelana pizgarri...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 09a
Iberdrolako langileek manifestaldia egin dute Bilbon joan den larunbatean, Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata emendatzea galdegiteko. ELA sindikatuak deitua zuen mobilizazioak hiri erdiko karrikak bete ditu eta Iberdrola dorrearen aitzinean bururatu da.
ELAk oroitarazi du energia konpainiak sekula baino diru gehiago irabazi duela 2022an, hots 4.300 milioi euro baino gehiago, baina soldatak gehienez %0,7 emendatuko direla aurten. Iazko KPIa %6,5ekoa izan zela jakinez,...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a
Martxoaren 1az geroz seme-alabak hazten dituzten familiek hilabete guziz dirulaguntza berria eskatzen ahal dute. Seme-alabak hazi eta atxikitzeko laguntzak 200 eurokoak dira, 3 urte bete arte emanak. Kasu horretan diren familiek urtean 2.400 euro eskuratuko dituzte, seme-alaba bakoitzeko, horiek 7 urte bete arte. Iñigo Urkullu lehendakariak erran duenaz, neurriaren helburua da sortzeak bultzatzea, demografiaren egoera negatiboa aldatzeko. "Laguntza ekonomiko hauek euskal herritarrei nahi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016