Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Pentsiodunak mobilizatuak

Duela bost urte sortu zen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua eta geroztik egin ibilbidea ospatuko dute. Astero, astelehenetan mobilizatuko dira, Hegoaldeko hainbat hiri eta herritan. Mugimenduko kideek agirian azaldu dutenez, haien eta Espainian sortutako taldeen mobilizazioak funtsezkoak izan dira, 2013ko PPren pentsioen erreformaren neurri batzuk indargabetzeko. Aurtenpentsioen %8,5eko emendatzea ukan dutela gogoratu dute. "Galdutakoa konponduko ez duen arren, gure borrokak lortu du"....

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Nafarroan osasun publikoaren alde

Nafarroako Gobernua berandu dabil eskualde horretako osasungintzak dituen arazoak konpontzeko. Bortziri, Sakanako herriek ez dute medikurik edo arras gutiBortziriei dagozkiena, zazpi medikuetatik, lau bertzerik ez daude lanean. Abenduan, Lesakako pediatrak erretreta hartu zuen eta geroztik eskualdean haurrak artatzeko medikurik ez da. Dauden gabeziak herri ordezkariek agerian utzi dituzte. Plataforma horretako kide Marisol Saiz-Ajak 2008ko krisi ekonomikoaren aitzakian egin murrizketak...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Txotx!

Urtarrilaren 11 honetan estreinatu da sagardo denboraldi berria, Sagardo Berriaren Egunean. Astigarragako Sagardo etxean iragan da zabaltze ekitaldia, eguerditan. Honetan parte hartu dute Astigarragako auzapezak, Sagardun Partzuergoko lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek. Ekitaldi denboran, uzta berria aurkeztua izan da, sagar eta sagardo berrien ezaugarriak azaldu dituzte.

Usaian bezala, pertsona ezagunek egin dute urteko lehenbiziko "txotx"...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Baztandarren Biltzarra

Baztandarren Biltzarra elkarteko kideek jakinarazi dute urtero uztail erditsutan ospatzen den besta antolatzeaz ez direla gehiago arduratuko. Erabaki honen azalpen gisa, zehaztu dute luzaz ari izan direla lan horretan eta orain ziklo bat hesteko mementoa dela. Oraingo ustez, ez dago Baztandarren Biltzarra antolatzeko lekukoa hartu nahi duenik, beraz pentsa daiteke bestaren 60. edizioa ez dela ospatuko. Haatik, arduradunek azpimarratu dute norbaitek elkartearen gidaritza hartu nahi balu,...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Energia berriztagarriak

Urte hastapen honek berritasun haizea ekarri du Hego Euskal Herrira, energiari dagokionez. Lehenik, Aixeindar konpainiak jakinarazi du Arabako mendialdean zortzi aerosorgailu ezarri nahi dituela, Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Bi egunen buruan, Meñakan (Bizkaia) egoitza duen Euskal Haizie enpresak Las Llanas izeneko proiektua aurkeztu du. Egitasmoa gauzatzen bada, bortz haize errota emanen dituzte Enkarterrietan, Ilso Eguen eta Rigadas mendien artean.

...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Euskal presoak: urtarrilaren 7ko manifestaldia Bilbon

Gaurko egoerari behako bat - Joan den larunbatean iragan da, Sarek deiturik, ohidura bilakatua den urte hastapeneko manifestaldia, euskal presoen eskubideen alde. Aurtengoak berezitasun nagusi bat ukan du, aldaketa garrantzitsuak izan baitira espetxeetako egoeran. Ildo horretan, Sarek adierazi du presoen urruntzearen bukaera hurbil ikusten duela, eta beraz, etxeratze prozesuan finkatzen du arreta. Horregatik, Etxera bidea gertu izan da urtarrilaren 7ko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016