Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Iratxe Sorzabalen zigorra berretsia

Espainiako Auzitegi Gorenak Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohiari Auzitegi Nazionalak ezarri zion 24 urte eta erdiko presondegi kondena berretsi du. Zigor hau ezarri zioten 1996an Gijonen (Asturias) bi atentatu egitea leporatzen baitzioten.

Alta, Sorzabalek Auzitegi Nazionalaren epaiaren kontrako helegitea pausatu zuen, bere kondena ekarri zuten aitormenak torturapean egin omen zituelako. Haren defentsak bi agiri aurkeztu zituen torturak frogatzeko xedez: Tortura Prebenitzeko Europako...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Beatriz Artolazabalek kargua utziko du

Beatriz Artolazabalek otsailaren 14an utziko du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu kargua. Erabaki honen arrazoia da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan Gasteizko auzapez izateko presentatu nahi duela, EAJren etiketarekin. Boz-kanpaina egin ahal izateko utziko du sailburu kargua. Bere ordezkoa nor izanen den Iñigo Urkullu lehendakariak jakinaraziko omen du heldu diren egunetan, baina bere lekua emazte batek hartzea gustatuko litzaiokeela...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Zaldibarko hondamendiak 3 urte

Zaldibarko hondakindegian ezbehar latza gertatu zen duela hiru urte, 2020ko otsailaren 6an. Azpiegitura suntsitu zuen lur litatzearen ondorioz, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak hil ziren. Urteburu honen karietara, joan den igandean Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du Eitzaga auzoan, gertakari hartan bizia galdu zuten bi langileak omentzeko.

Joan den astean, auzi horri buruzko elementu berriak agertu dira. Ertzaintzak ikerketa-txosten bat igorri zuen 2022ko...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Bizkaiko metalgintza

Hamahiru hilabete iraun duen lan gatazkari aterabidea aurkitu diote Bizkaiko metalgintzako zuzendaritzak eta sindikatuek, lan hitzarmen berria sinatuz. Honen puntu nagusia soldatei buruzkoa da: %15eko soldata eguneraketa onartua izan da 2022-2025 eperako. Hilabete sariez gain, lanaldia murriztea erdietsi dute langileek.

Sindikatu guzietako ordezkariek argi utzi dute zuzendaritza mugitu bada, grebei esker izan dela.

...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Hegoaldean maska ez da nahitaezko garraio publikoetan

Carolina Darias Osasun ministroak iragarri duenez, otsailaren 7ko Ministroen Kontseiluakgarraio publikoan maskak jartzeko betebeharra kentzea onartuko du, baina osasun-zentro guzietan atxikiko da. Hori zen covid-19aren pandemiatik gelditzen zen azken neurrietako bat. Hala ere, erabilera nahitaezkoa...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Aita Mari laguntza ontzia zigortua?

Aita Mari euskal salbamendu ontziak dei eginen du Espainiako Gobernuak egin dion zigor eskariari. Milioi bat eurotik gorako isuna ordaindu beharko luke, 2020an ontziari egin ikuskapen batean atzeman hainbat "irregulartasungatik". Itsas Salbamendu Humanitario erakundeak dio salbamendu ontziak geldiarazteko kanpaina politikoaren baitan kokatu behar dela, ikuskapena ez zela segurtasunarekin lotutako auzia izan. "Jaso dugun zehapen espedientearen jakinarazpena 2020an Palermon izan genuen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016