Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

Konstituzioaren eguna

Abenduaren 6an Konstituzioaren eguna ospatzen da Estatu espainiarrean, jendartearen hainbat zatik argi dute ez dagoela ezer ospatzeko. Ernaik, Sortuk eta EAJk beren irakurketa egin dute egun honek ospatzen duenari buruz.

Ernaik adierazpen bat zabaldu du sare sozialetan. "Euskal Herriak gaur ez du ezer ospatzeko, duela berrogeita lau urte herri honek egin zuen bezala, gazteok ez dugu espainiar Konstituzioa onartzen" adierazi dute, gogoratuz Konstituzioari buruz erreferendumean Euskal...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

Hegoaldeko hazkurri bankuen bilketa

Aste honetan jakin denez, Hego Euskal Herriko elikagai bankuek azaroan egin duten bilketan guzira 2,2 tona janari bildu dituzte. Pozik agertu dira jendeak ukan duen erantzunarekin, bildutako kilo horiek 77.000 pertsonaren artean banatuko dituzte. Neguko bilketa horrek arindu egin du Hego Euskal Herriko elikagai bankuek bizi zuten egoera kezkagarria eta, helburura erabat ez heldurik ere, oro har pozik azaldu dira aurten bilduarekin. Olioa, pasta, arroza eta umeentzat produktuak izan dira...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

Frankismoaren 53 biktimen gorpuzkiak Urduñan

Urduñako hilerrian aurkitutako biktima frankisten 53 gorpuzkiak identifikatzen hasi dira Eusko Jaurlaritza eta Aranzadi Zientzia Elkartea, Jaurlaritzak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Joan den larunbatean Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Urduñako hilerria bisitatu du.

...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

25-29 urteko gazteei zuzendutako emantzipazio laguntza

25 eta 29 urte arteko gazteentzat emantzipaziorako dirulaguntza ematea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza, gazteek gurasoen etxea arinago utz dezaten. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak 30,2 urterekin emantzipatzen dira, baina 2030erako, Jaurlaritzak batezbestekoa 28 urtera murriztu nahiko luke....

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Euskalgintza

Idazkari nagusi aldaketa izanen da Euskalgintzaren Kontseiluan. Azken hamabi urteetan kargu hori bete duen Paul Bilbaok tokia utziko du eta Idurre Eskisabelek hartuko dio lekukoa.

Eskisabel Beasainen sortua da 1970ean. Kazetaritzako eta antropologiako lizentziaduna da. Luzaz Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetari gisa ari izana da eta bertze hedabide anitzetan ere kolaboratzaile lanak eginak ditu. Mementoan pentsamendu feministari eskainia den Eskafandra bildumako kontseilu...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Lan gatazka

Joan den aste osoan grebak izan dira Bizkaiko metalgintzan. Lehen bi egunak arazo berezirik gabe pasatu badira ere, hirugarrenean gauzak mindu dira. Asteazken goizaldean, Ertzaintza pikete nagusiaren kontra oldartu da Arteako (Bizkaia) industrialdean, eta lau langile zauritu ditu. Horietarik bi segurik LAB sindikatuko ordezkariak dira, ospitalean artatu behar izan dituzte. Eguerdiko Basaurin deituak ziren manifestaldietan ere kalapitak izan dira. Ondorioz, sindikatuek elkarretaratzeak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016