Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a

Foro Sozial Iraunkorra gelditu da

Foro Sozial Iraunkorrak bere ibilbidea gelditzea erabaki du. Egitura hau euskal gatazkaren ondorioak konpontzeko xedez sortu zen. Erakundea osatzen duten 17 erakunde eta pertsonen arabera, "aurrerapen esanguratsuak" erdietsi dira lan eremu guzietan.

Urtarrilaren 21ean Durangon egin duen ekitaldian eman ditu erabakiari buruzko xehetasunak. Nekane Altzelaik eta Agus Hernanek adierazi dutenaren arabera, "aho batez" hartu dute erabakia, "balantze zorrotz batean oinarrituta, belaunaldi...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a

Biogasezko kamioiak

Zierbenako (Bizkaia) Herko etxea Begas eta Leciñena enpresen artean osatu zen 2021ean eta gasezko kamioiak ekoizten hasiko da heldu den larrazkenean.

Enpresaren helburua da Bios modeloko 136 kamioi ekoiztea aurten, 1.000 ondoko hiru urteetan. Jadanik 650 saltzeko negoziaketetan ari da. Lantegiak zuzeneko 75 lanpostu eta zeharkako 150 sortuko ditu.

Herkok kamioi arinak muntatuko ditu Zierbenan, eta 150 milioi euroko inbertsioa egina du. Motorra Begasek ekoitziko du eta gasaz...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a

Euskara Nafarroan

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabidea institutuko zuzendariak bilkura egin dute urtarrilaren 20an Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiarekin. Ollok Eskisabeli erran dio Nafarroako Gobernuak elkarlanean aritzeko xedea duela "euskarak dituen erronkei" erantzuteko. Ildo horretan, adierazi du eragileen arteko adostasuna dela "hizkuntzaren etorkizuna eraikitzeko tresna".

Ollok azpimarratu du euskarak...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a

Etorkinen ekarpena Nafarroan

Jendartean behar baino gehiago zabalduak diren uste makur batzuei lepoa bihurtzen dien txostena aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak eta Red2Red aholkularitza enpresak. Zehazki, etorkinek Nafarroako ekonomian, demografian, zerbitzu publikoetan eta lan eremuan duten eragina aztertzea izan da ikerlanaren helburua.

Mihi gaiztoek erran ohi dute etorkinek lana kentzen dietela lekuko jendeei, hartze dutena baino laguntza sozial gehiago eskuratzen dutela, osasun zerbitzuak sobera baliatzen...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Behar gorrian dauden 10.000 pertsonari premiazko laguntza

Jaurlaritzak sortu programaren helburua da 2.500 bat familiari elikagaiak edo higiene pertsonalerako produktuak erosteko aukera bermatzea. Laguntzak 150-300 euro artekoak izanen dira, urtean gehienez hiru aldiz emanen dituztenak, txartelen eta aplikazio mugikor baten bidez bideratuko dituzte, Jaurlaritzak jakitera eman duenez, ekimen horretarako, 2,5 milioi euroko aurrekontua dedikatuko du. Sailburuak adierazi du asmoa dela 10.000 bat pertsonarengana hurbiltzea, euskalhiru lurraldeetan,...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Gomiztegiko artzain eskola

Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskolak 25 urte bete ditu. 310 ikasle pasa dira bertatik, erdiak baino gehiagok artzaintzan jarraitzen du. Ofizioa eguneratu, profesionalizatu eta duindu dute eta sare bat josi, elkar ulertzen eta zaintzen duena. Batis Otaegi kudeatzaile ohia da sare horren jostunetako bat. 1980ko hamarkadan sortutako "mugimendu asoziatibo indartsua" gogoratu du, bai eta garai hartako erronkak: Jaurlaritzak ekoizpen sistema propiorako agertu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016