Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a
Heldu den urteko udaberrian irekiko da Bilbon beilarien aterpetxe berria. Gaur egun 10 milako bat beilari pasatzen dira, Bizkaiko hiriburutik Konpostelako bidean Zabalbidea plazan irekiko duten egoitzan, beilarien errezibitzeko 64 leku izanen dira, dagoeneko martxan diren Begoñako Parropia ala Malonikoari gehituko direnak.
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a
Bilboko museoan, margolaritza abstraktuaren maisuaren artelanak erakusgai izanen dira, otsailaren 10etik maiatzaren 28a arte. Erakusketak 25 urteko ibilbide artistikoa islatuko du, bereziki Miro Parisen zelarik 1920tik 1945era surrealistekin ukan zituen harremanen lekuko. Bartzelonan sortu artista, bere bizian ez ulertua, ahantzia, baztertua, bainan ere txalotua eta mirestua izan zen.
...Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a
"Sorionekuak" adierazpenaaurkeztu dute Nafarroan, euskarari dinamika berri bat ezartzeko asmoz, eta dagokion tratamendua emateko. Historikoa izatea nahi duten manifestazioa deitu dute ekainaren 10erako, Iruñean. "Euskaraz bizi" nahi dutela aldarrikatzen dute, baina gaur egun oztopoak asko omen dira,"hizkuntza eskubideak posta tinbrearen araberakoak direlako", haien erranetan. "Euskaraz bizi nahi dugu ohartu gabe. Zorionekoak izan nahi dugu,2023ko sorionekuak, etorkizunera bidea egin nahi...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a
Duela bost urte sortu zen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua eta geroztik egin ibilbidea ospatuko dute. Astero, astelehenetan mobilizatuko dira, Hegoaldeko hainbat hiri eta herritan. Mugimenduko kideek agirian azaldu dutenez, haien eta Espainian sortutako taldeen mobilizazioak funtsezkoak izan dira, 2013ko PPren pentsioen erreformaren neurri batzuk indargabetzeko. Aurtenpentsioen %8,5eko emendatzea ukan dutela gogoratu dute. "Galdutakoa konponduko ez duen arren, gure borrokak lortu du"....
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a
Nafarroako Gobernua berandu dabil eskualde horretako osasungintzak dituen arazoak konpontzeko. Bortziri, Sakanako herriek ez dute medikurik edo arras gutiBortziriei dagozkiena, zazpi medikuetatik, lau bertzerik ez daude lanean. Abenduan, Lesakako pediatrak erretreta hartu zuen eta geroztik eskualdean haurrak artatzeko medikurik ez da. Dauden gabeziak herri ordezkariek agerian utzi dituzte. Plataforma horretako kide Marisol Saiz-Ajak 2008ko krisi ekonomikoaren aitzakian egin murrizketak...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a
Urtarrilaren 11 honetan estreinatu da sagardo denboraldi berria, Sagardo Berriaren Egunean. Astigarragako Sagardo etxean iragan da zabaltze ekitaldia, eguerditan. Honetan parte hartu dute Astigarragako auzapezak, Sagardun Partzuergoko lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek. Ekitaldi denboran, uzta berria aurkeztua izan da, sagar eta sagardo berrien ezaugarriak azaldu dituzte.
Usaian bezala, pertsona ezagunek egin dute urteko lehenbiziko "txotx"...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016