Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 22a

Tabako kontrabandoa

Kontrabandoko tabakoa egiteko eta banatzeko Europako sare handiena desegin dute Hego Euskal Herrian, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Guardia Zibilak elkarrekin eraman duten operazio batean. Gaizkile taldea Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako zenbait industria guneetan aritzen zen, eta toki hauetan kontrabandoko material andana aurkitu dute. Zehazki 4,5 milioi tabako paketa eta 31 tona tabako hosto eta tabako xehe atzeman dituzte.

Orotara, 16 lagun arrastatuak izan...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 22a

Euskararen ofizialtasuna Nafarroan

Nafarroako Euskararen Legeak 36 urte bete ditu abenduaren 15ean, urteburu horren karietara, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten elkarte eta eragileek ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena berretsi dute. Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadila galdegiteko kanpaina abiatu dute, Iruñean egin den agerraldian. Idurre Eskisabel Kontseiluaren idazkari nagusiak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko, AEK eta IKA euskaltegietako, Nafarroako Ikastolen Elkarteko, Sortzen elkarteko eta Topaguneko...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

Kepa Junkera berpiztu

Askok ezagutzen eta preziatzen dugun trikitilariaz "Kepa Junkera Berpiztu" dokumentala egin diote, musikariaren omentzeko. Duela zenbat denbora osagarri arrazoi larria ukan zuen, iktusak jorik, geroztik ondorioz gutitua gelditu da, bainan betiko morala eta kemenarekin.

Kepa Junkera trikitilari bizkaitarrak bere ibilbide profesionala iruditan erakusten duen liburua plazaratu du, "Berpiztu" izenburupean. Musikari gisa lehen urratsak eman zituenetik 2018ra arteko bidea azaldua da.

...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

Irun: tren geltoki berria

Espainiako Gobernuko Mugikortasun ministroa den Raquel Sanchezek, Irunen iragarri duenez, 2023an bidaiarientzat egiten hasiko dira tren geltoki berriko eraikina. Irungo tren geltokian egin duen bisitan, iragarri du geltoki berriaren lanak ondoko asteetan banatuko dituztela, 2022 amaitu baino lehen. Geltoki berriak oinezkoentzat pasabidea ukanen du. Tren geltoki berria zubia balitz bezala izanen da, 10 trenbideren gainean izanen da eta mutur batean plaza bat ukanen du, hiriarekin lotura gisa....

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

Gabriel Aresti

Gabriel Aresti idazlearen lehen lanak 1953koak dira, orain arte uste zena baino urte eta erdi lehenagokoak, erlijio liburu batean aurkitutako bi poema dira, Gabriel María Arestik, otsailaren 16an sinatuak. Kortazarrek azaldu duenez, ikasketa garaian egin sonetoak dira, baina bere literaturaren kontzeptuaren barnean kokatuta. Orain arte, Arestiren ibilbidearen hasiera 1954an kokatzen zen, baina aurkikuntzak urte eta erdi eraman du atzera.

...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

Giza eskubideak eta euskal presoak

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren kari, Gasteizen Etxerat euskal presoen senideen eta lagunen elkarteak giza-katea osatu du. Auzitegi Nazionala gogor kritikatu du, presoen aurka salbuespen espetxe-politika, eskubideak urratzen dituen alde zigortzailea soilik duena, aplikatzen jarraitzen duelako. "Gora erran nahi dugu nahikoa dela Aznarren garaiko 7/2003 Legea sistematikoki aplikatzearekin", salatu dute. "Hiru hamarkada baino gehiagoz euskal preso guzien aurkako isolamendua eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016