Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zenbait zuzendari kargugabetu eta, Donostiako Ospitaleko zuzendaritzako beste kide batzuk dimisioak eman ondoren, ospitalea krisian da. Oposizioko alderdi politikoek Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute. Joan den abenduaren 1ean, arrazoiei buruzko informaziorik eman gabe, bere kargutik kendu zuen zuzendaria.
Hurrengo egunean,
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a
Euskadiko enpresa batzuk egiazko arazoak dituzte langile kalifikatu batzuk aurkitzeko, nahiz eta %8tik gorako langabezia izan. Azken datuen arabera, 5.238 lanpostu hutsik daude. Zergatik daude bete gabeko lanpostuak? Zeintzuk dira hutsik gelditzen diren profil horiek? Zer gertatuko da etorkizunean?
Guziak bat datoz lanpostu hutsak daudela erraitean eta beti egon direla baita krisialdietan ere. Beraz, ez da arazo orokorra, baina garrantzitsua da etorkizunari begiratzea, eskaintzaren eta...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a
Hildako basurdea agertu da Mariturriko meskitaren atean, Gasteizen. Udaltzaingoa aurkikuntzaren nondik norakoak ikertzen ari da. Arabako SOS Arrazakeriak gaitzetsi egin du "gauez eta klandestinitatean egin ekintza, jarduera arautua, publikoa eta konstituzionala, erlijiosoa, duten lokal baten aurrean". Gisa berean, gogorarazi du 2016an odola eta txerri haragia bota zituztela tenplura, ireki baino apur bat lehenago. Urte hartan, egun batzuk lehenago, Arabako hiriburuko bizilagunek gutunak...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a
Abenduaren 6an Konstituzioaren eguna ospatzen da Estatu espainiarrean, jendartearen hainbat zatik argi dute ez dagoela ezer ospatzeko. Ernaik, Sortuk eta EAJk beren irakurketa egin dute egun honek ospatzen duenari buruz.
Ernaik adierazpen bat zabaldu du sare sozialetan. "Euskal Herriak gaur ez du ezer ospatzeko, duela berrogeita lau urte herri honek egin zuen bezala, gazteok ez dugu espainiar Konstituzioa onartzen" adierazi dute, gogoratuz Konstituzioari buruz erreferendumean Euskal...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a
Aste honetan jakin denez, Hego Euskal Herriko elikagai bankuek azaroan egin duten bilketan guzira 2,2 tona janari bildu dituzte. Pozik agertu dira jendeak ukan duen erantzunarekin, bildutako kilo horiek 77.000 pertsonaren artean banatuko dituzte. Neguko bilketa horrek arindu egin du Hego Euskal Herriko elikagai bankuek bizi zuten egoera kezkagarria eta, helburura erabat ez heldurik ere, oro har pozik azaldu dira aurten bilduarekin. Olioa, pasta, arroza eta umeentzat produktuak izan dira...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a
Urduñako hilerrian aurkitutako biktima frankisten 53 gorpuzkiak identifikatzen hasi dira Eusko Jaurlaritza eta Aranzadi Zientzia Elkartea, Jaurlaritzak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Joan den larunbatean Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Urduñako hilerria bisitatu du.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016