Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a
"Zehar Errefuxiatuekin" kudeatzen du ukrainar errefuxiatuak errezebitzen dituen isuri fondoa jaurlaritzaren partaidetzarekin errefuxiatuei laguntza ekartzen die. Kasik 4.000 dira orain arte Euskal Herrira jin diren errefuxiatuak.
...Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a
Laster etorriko da aurtengo edizioa: "EztanDA!" izena ezarri diote edizio berriari, asmo bereziarekin. Beñat Gaztelurrutiak, Gerediagako koordinatzaileak aitortu duenez "Bi urte zailen ondoren, uste dugu hau izango dela pandemia aurreko Azoka berreskuratzeko urtea. Besta handia eta eztanda handia izatea nahi dugu, topagune handi berri bat aurreko bi urte neketsu, korapilatsuren ondoren. Jakin beharreko zenbait datu: azoka abenduaren 7tik 11ra ospatuko da, ohiko guneetan. 176 partehartzaile...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a
1989an 775 etxalde baziren Baztan haranean. Azken 12 urteetan 204 desagertu dira. Arazo nagusietarik abeltzainak ez duela bizitzekoa ateratzen. 1980an pinta esnea 50 pezetetan saltzen zuten, 42 urteren buruan, 0,36 eurotan edo 60 pezetetan saltzen dutelarik. Gaur eguneko egoerak are gehiago txarrera egin du, energiaren krisia, argi indarrarena, pentsuarena dela medio. Gaur egun 272 etxalde gelditzen dira, 2010ean 486 zirelarik, arazoi nagusia, etxalde askotan segidarik ez dela. Gaur egun 272...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a
Hilabete eskasean auzitegiak berriro lau euskal preso presondegiratu ditu, hirugarren gradua bertan behera utzi izanaren ondorioz. Azkena, Joseba Arregi Erostarbe oñatiarra da, jada 30 urte preso egonaldi egin dituena eta egun 76 urte dituelarik. Seigarren presoa da auzitegi nazionalak, prokuradoreak aurkezturiko helegitea ontzat hartu eta berriz presondegira bidaltzen duena. Hirugarren gradua eskuratzeko proposamena jada aurretik egina zuten Martuteneko...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a
Pedro Sanchez Madrilgo gobernu buruak baieztatu du heldu den martxoaren 31tik harat, trafikoaren ardura Nafarroako polizia foralarena izanen dela, guardia zibila baztertuz. Azken urratsa gelditzen zaio egiteko transferentziari. Nafarroako gobernuaren baimena osatzen duten alderdiek, EHBildu eta sozialistak, barne transferentziaren aldekoak dira. Egokitze epea ukan beharko da akordioak urratsak egiteko eta zubiak eraikiak izanen dira guardia zibil eta polizia foralaren artean. Horrela 120...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a
Nahiz eta Donostiako eliz barrutitik joana Orihuela aldera, Munilla Donostiako apezpiku ohia ez da isilik egongo. Goraxeago aipatu Nafarroako trafikoaren transferentziak sumindu du Munilla jauna: immorala aurkitu du guardia zibilari kendu eta polizia foralaren eskuetan uztea trafikoaren transferentzia, bere hitzetan terrorista bandaren eskuetan uztea delako, biktimen umiliatzea eta immorala dela gehituz. Munillak ahantzia du delako transferentzia, Miguel Sanz eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016