Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

25-29 urteko gazteei zuzendutako emantzipazio laguntza

25 eta 29 urte arteko gazteentzat emantzipaziorako dirulaguntza ematea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza, gazteek gurasoen etxea arinago utz dezaten. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak 30,2 urterekin emantzipatzen dira, baina 2030erako, Jaurlaritzak batezbestekoa 28 urtera murriztu nahiko luke....

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Euskalgintza

Idazkari nagusi aldaketa izanen da Euskalgintzaren Kontseiluan. Azken hamabi urteetan kargu hori bete duen Paul Bilbaok tokia utziko du eta Idurre Eskisabelek hartuko dio lekukoa.

Eskisabel Beasainen sortua da 1970ean. Kazetaritzako eta antropologiako lizentziaduna da. Luzaz Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetari gisa ari izana da eta bertze hedabide anitzetan ere kolaboratzaile lanak eginak ditu. Mementoan pentsamendu feministari eskainia den Eskafandra bildumako kontseilu...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Lan gatazka

Joan den aste osoan grebak izan dira Bizkaiko metalgintzan. Lehen bi egunak arazo berezirik gabe pasatu badira ere, hirugarrenean gauzak mindu dira. Asteazken goizaldean, Ertzaintza pikete nagusiaren kontra oldartu da Arteako (Bizkaia) industrialdean, eta lau langile zauritu ditu. Horietarik bi segurik LAB sindikatuko ordezkariak dira, ospitalean artatu behar izan dituzte. Eguerdiko Basaurin deituak ziren manifestaldietan ere kalapitak izan dira. Ondorioz, sindikatuek elkarretaratzeak...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Memoria historikoa

Gipuzkoako Usurbil herrian bada "Sagardia" izeneko plaza bat. Izen hau eman zioten Batallon Vasco Espainolek (BVE) 1980an Miarritzen hil zuen Joxe Martin Sagardia herritarraren omenez. 1982an finkatu zen izendapena, eta orain arte ez da neholako arazorik izan horrekin. Baina joan den astean Denis Itxaso Espainiako Gobernu Ordezkaritzako buruak plazaren izena aldatzea agindu dio Usurbilgo Udalari, izen horrek Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duelakoan.

Sagardia 1973tik bizi zen...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Rikardo Arregi sariak

Euskal kazetaritzari aitortza egiteko xedez ematen diren Rikardo Arregi sariak joan den astean banatu dituzte Andoaingo Bastero kultur-gunean. Aurtengo kazetaritza saria Mikel A. Elustondo kazetari eta idazle azpeitiarrak irabazi du, Berria egunkarian argitaratu duen Tonban ehortzirik elkarrizketa multzoarengatik. Komunikazio saria, berriz, Enpresabidea.eus webguneak erdietsi du.

Bi sari hauez gain, "ohorezko mugarriak" ere banatu dituzte aurten, sarituen ibilbideak...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Enplegu Publikoaren Legea

Eusko Legebiltzarrak Enplegu Publikoaren Legea onartu du abenduaren 1eko osoko bilkuran. Araudi berriak EAEko sektore publikoan ari diren 100.000 langileen langintza antolatu eta arautzen du. Legeak garapen profesionalaren alderdi guziak arautzen ditu, eta euskal enplegu publikoaren berezko eredua definitzen eta finkatzen du.

Ustekaberik gabe, Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) alde bozkatu dute eta PP+Cs koalizioa abstenitu da. EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016