Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Langabeziaren bilakaera

Euskal Autonomia Erkidegoko langabe kopurua apaldu da azaroan (-%0,93). Zehazki, 1.034 pertsonek aurkitu dute enplegua, eta gisa horretan, langabezia heina 2009ko urtarriletik izan den ttipiena da: 110.710 langabe.

Nafarroan, ordea, alderantzizko bilakaera gertatu da, langabezia pixka bat emendatu baita. Aitzineko hilabetean baino 218 lagun gehiago daude lanik gabe (+%0,70).

Orotara, 142.203 langabe daude Hego Euskal Herrian. Lurraldeka, Araban apaldu da gehienik langabezia....

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Euskararen Nazioarteko Eguna

Joan den larunbatean Euskararen Nazioarteko Eguna zela baliatuz, Euskalgintzaren Kontseiluak eta hezkuntza, kultura eta euskara saileko sortzaile eta profesionalek EAEko hezkuntza lege berrian euskara irakas-hizkuntza izatea galdegin dute Bilbon aurkeztu duten adierazpenaren bidez.

Gainera, Gobernua eta alderdiak negoziatzen ari diren hezkuntza lege berri horretan "Euskal kulturaardatz izango duen euskal curriculuma" nahi dute, eta hezkuntza ez-arautua "osorik euskaraz...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Eolikoak jomugan

Azkoitia, Errezil, Zestoa eta Azpeitiko bizilagunak biltzen dituzten "Sañu bizirik" eta "Oletan ere ez" taldeetako kideek prentsaurrekoa egin dute beren eskualdean eraiki nahi diren parke eolikoen kontra protestatzeko. Hala ere, argi utzi dute klima larrialdiari buru egiteko trantsizio energetikoa ezinbestekoa dela. Baina pentsatzen dute mendietan makro zentral eolikoak ezartzea ez dela aterabide egokia.

...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

Otsoak Karrantzan

Abeltzainek salatu dute Karrantza aldean, Bizkaiko mendietan otsoek erasotzen dituztela beren aziendak. Hiru otso kondatu dituzte estekan ezarria zuten ardi bati lotu direnak. Otso baten gorputza tiroz hila mendian aurkitu dute. Urteak badu alde horretan otsoek abereak erasotzen dituztela. Otsoaren aldekoek hiltzailea(ak) aurkitzea galdatzen dute. Abeltzain sindikatu ala elkarteko kideek administrazioari neurriak hartzea eskatzen diote, horrelakorik ez dadin gehiago gerta,artzainek nahiko...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

SOS Hazkurri Bankuaren bilketa Bizkaian

Iparraldean bezala Bizkaian ere asteburuan janari biltze handia egin dute, 250 supermerkatuetako atarietan. Herritarrei deiadarra egin diete: "edo 100 tonaz goiti biltzen dugu, edo emanen ditugun saskiak gutitu behar ditugu". Bi urteren pandemiak, biltzerik gabe, murriztu dituzte Hazkurri Bankuaren erresalbuak. Bestalde zenbait emailek, beren emaitzak diru xuritan egin nahi dituzte, inflazioaren ondorioz emaitzak gutitzen dituenak.

Gaur egun beharretan diren familiei astero 8-10 kiloko...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

"Aski da!" indarkeria matxistaren kontrako mobilizaziok

Mugimendu feministak indarkeria matxistaren kontra antolatu manifestazioetara jende asko hurbildu da, herri anitzetan eta bereziki hiriburuetan bortxaketen, indarkerien kontra "Aski da" oihukatuz. Donostiako protestaren amaieran, indarkeria matxistaren ondorioz hildako andreak, 2003az geroztik 115 emazte eta 11 ume indarkeriaren biktimak ekarri zituzten gogora. Aurtengo urtarrilaren 1etik iraila arte 6.053 indarkeria delitu izan dira. Argi utzi zuten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016