Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 17a

Imanol Larzabal gogoan

Imanol kantariak 75 urte beteko zituen egun hauetan. Bere lagunek bereziki Felipe Juaristiren ahotik, omendu dute kantaria, "hasierako Imanol basati hartatik, belusezko ahotsa zuen Imanoleraino". Imanolen bizitzaren errepaso xumea egin du Juaristik, poesia musikatzeko ere dohain pribilegiatua zuela gehituz. Bere poz eta bere minekin ekarri du gogora Imanol. "ETAren indarkeria publikoki gaitzetsi zuenean, herritar zenbaiten irain mehatxu eta erasoen aurrean bere burua bakarrik ikusi zuen....

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 17a

GAL eta estatu terrorismoa

GALek 1984an eta 1985ean hildako Santi Brouard eta Xabier Galdeanoren alabak komunikabideen aurrean agertu dira, Egiari Zor Fundazioak deitutako ekitaldian. Azpimarratu dute El Pais egunkarian egindako elkarrizketan Barrionuevok, barne ministro izanak, aitortu duela "Estatuak, Felipe Gonzalezen Gobernuaren bidez, terrorismoa eta gerra zikina erabili zituela, bere agindupean Estatuko segurtasun indarretako kide eta soldatapeko mertzenario gisa jarduten zutela".

Jose Barrionuevo...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 17a

Hegaluzearen denboraldia

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek hegaluzearen kanpainaren bilduma gazi-gozoa egin dute: enkantean batez beste, 50 zentimo gehiago ordaindu diete kiloa (+%13), baina gasolioaren prezioak handiagoak izanez eta gainera arrantzara urrunago joan behar ukan dute. Ondorioz, gastuak emendatu dira. Aurtengo udan hegaluzea urrunago egon izanak beste eragina ukan du. Urria arte luzatu dela arrantza, portuetara aldikal arrain gutiago egunean ekarriz bainan luzarokoan. Horrela prezioak hobeki atxiki...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 17a

Soldaten erosketa ahalmena apaltzen

Gipuzkoako langileak %3,8 pobretu ziren batez beste 2008. eta 2020. urteen artean: azken bi urteetako inflazio datu handien aurretik ere langileek erosketa ahalmena galdu zuten. ELAk zehaztu du Gipuzkoako datuekin bakarrik egin ahal ukan duela txostena, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako ogasunek ukatu egin dietelako informazioa. Horien arabera, 2020an Gipuzkoan 25.898 euro izan zen batez besteko soldata gordina, bestela 1.442 euro garbiko hamalau ordainketa. Mediana edo soldata ohikoena,...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 17a

Memoriaren eguna: autokritika bai - ahanztura ez

Aurtengo Memoriaren Eguna aitzakia hartuta, "Begiradak Euskadin memoriaren gizarte eraikuntzarako oinarri partekatuak" dokumentua aurkeztu du, sentsibilitate ezberdineko hiru biktimek eta EHUko eta Deustuko Unibertsitateko hiru historialarik modu partekatuan egin duten gogoeta. Testuan "ahanztura publikoa" baztertu eta memorien aniztasuna aldarrikatu da, terrorismoko eta indarkeriako edozein adierazpenetan nolabaiteko erantzukizuna izan dutenen autokritika eskatu, betiere biktima guziak...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a

Donostiako apezpiku berria

Fernando Prado izendatua izan da Donostiako apezpiku kargua betetzeko. Jose Ignacio Munillak duela zenbait hilabete utzi zuen lekua hartuko du. Prado Bilbon sortua da 1969an eta euskara mintzatzen du. Teologiako irakaslea eta kazetaria da. Zenbait iturriren arabera, Frantzisko Aita Sainduaren hurbilekoa da.

Izendatua izan ondoan egin duen lehen agerraldian, Elizak dituen erronka zailak ukan ditu aipagai, bertzeak bertze, fedearen transmisioa. Ildo beretik, hitzez hitz adierazi du...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016