Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Ukrainako Sofia Camber Choir abesbatzak irabazi ditu Tolosako Abesbatza Lehiaketako 53. edizioaren sari nagusiak. Polifonia eta folklore sailetako ganbera abesbatza hoberenaren sariak eskuratu ditu, Kutxaren Sari Nagusia eta entzulegoaren saria ere bai.
Olexii Xamritski koru-zuzendariak azaldu du lehen aldia zela abeslari guziek elkarrekin kantatzen zutela Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik. Alabaina, zenbait kide Austrian bizi dira orain, errefuxiatu gisa eta haiengana joaten omen zen...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Auzitegi Nazionalak hirugarren graduak baliogabetzen
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hirugarren gradua emana zion Mikel San Argimiro euskal presoari, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak erabakia baliogabetu du, Fiskaltzak ezarria zuen helegitea onartu ondoan. Horregatik, San Argimiro Martuteneko presondegira itzuli da. Badu 20 urte eta erdi preso dagoela, 2021eko hastapenean bete zituen zigorraren hiru laurdenak.
Gauza bera gertatu da Aitor Esnaola...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Leopoldo Zugaza kultur sustatzaile eta dibulgatzailea zendu da 90 urtetan. Durangon sortua zen 1932an.
Zugazak Gerediaga Elkartea sortu zuen 1964an. Hark sustatu eta zuzendu zuen Durangoko Euskal Liburu eta Disko azoka, bere lehen zazpi edizioetan.
Euskara sustatzeko "Euskera-zaleak" elkartearen sortzaileetako bat izan zen, bertze hainbat ekimen ere haren parte hartzeari esker abiatu ziren, hala nola Kurutziaga Ikastola, Ezkudiko Erakusketa Aretoa, Durangoko Arte eta Historia...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Euskal Autonomia Erkidegoko 14 erakundek eta elkartek bide segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren aldeko hitzarmena sinatu dute azaroaren 4an. Jaurlaritzak, hiru Aldundiek, Euskadiko hiru hiriburuetako Udalek eta hainbat erakundek, 17 engaiamendu hartu dituzte bideko ezbeharren ondoriozko heriotzarik eta zauri larririk gabeko jendartea izatera heltzeko.
Jaurlaritzaren arabera, finkatu berri den hitzarmena Euskadiko Bide Segurtasunaren eta mugikortasun seguru, jasangarri eta...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 10a
Batuz Aldatu dinamikaren lehen biltzarra egin da joan den larunbatean, Donostian. Karia horretara, hizkuntza-politiketan "adostasun sozialetik politikorako bidea" jorratuko duen Talde Eragilea aurkeztu dute. Hona zein diren Talde Eragilea osatuko duten kideak: AEK, Agirre Lehendakaria Center, Athletic Fundazioa, Bizipoza Bilgunea, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Euskal Kontsumitzaileen Alkartea, Euskaltzaleen Topagunea, Eusko Ikaskuntza, Gazte Euskaltzaleen Sarea, Gipuzkoako Erizainen...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a
Milako bat presunek manifestatu dute Tuteran, "Hordago" ekimenaren deiari jarraikiz euskararen alde, euskararen zonifikaziok gure hizkuntza diskriminatzen eta baztertzen duela aldarrikatzeko "Beratik Kortesera gora euskara" oihukatuz. "Ez da aski erraitea euskara alemana edo frantsesa bezain errespetagarria dela, ez da Nafarroarik euskararik gabe, ez eta euskararik Nafarroa gabe".
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016