Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Duela 25 urte ateak zabaldu zituenetik, aurtengoa sekula ezagutu duen udarik hoberena izan da Bilboko Guggenheim museoarentzat. Ekaina, uztaila eta agorrilean 449.477 bisitari ukan ditu, hilabeterik beteena abuztua izan delarik.
Museoko arduradunen arabera, arrakastaren arrazoietako bat, Norman Foster komisario izan duen "Motion Autos, Art, Architecture" erakusketa izan da. Hau irailaren 18ra arte bisita daiteke.
Bisitarien jatorriari dagokionez, %65 espainiar estatutik kanpokoa...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Durangoko Azokaren 57. edizioa prestatzen ari da jadanik Gerediaga Elkartea. Irailaren 1ean ideki du argitaletxeek, diskoetxeek, ekoizleek eta bertze erakunde batzuek parte hartu ahal izaiteko izen emaiteko epea.
Abenduaren 7tik 11ra ospatuko den azokaren antolatzaileek hiru ataletan banatu dituzte izen emaiteak: erakusmahaiak alokatzekoa, ekitaldi-programako jardueren proposamenak aurkeztekoa, eta gazteei eskaini estreina-eguneko tailerretan parte hartzekoa.
Horretarako,...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Bertze hamahiru euskal preso Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko presondegietara lekualdatuko dituztela jakinarazi du Espainiako Espetxe Erakundeak.
Hauek dira neurriak hunkitzen dituen presoak: Xabier Garcia Gaztelu, Unai Parot, Ismael Berasategi, Manex Castro, Jose Antonio Zurutuza, Aitor Agirrebarrena, Oskar Zelarain, Jon Bienzobas, Juan Manuel Unziarte, Eider Perez, Jon Igor Solana, Jon Rubenach eta Felix Alberto Lopez de la Calle.
...Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Beasaingo CAF enpresak Bostonerako 102 metro eraikitzeko kontratua erdietsi du. "The Massachusetts Bay Transportation Authority (MBTA)" erakundeko zuzendaritza kontseiluak adostu du CAF-USAri esleitzea hiriko Green Line linearako 102 LRV metro lasterra hornitzeko proiektua, 811 milioi dolarreko aurrekontuarekin.
Oinarrizko kontratuaren barnean sartzen dira 102 ibilgailuren ekoizpena, gidatzeko bi simulazio, parkeko piezak, tresna bereziak eta hornitutako ibilgailuen probetarako...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Alarde parekideen alde bermatzen den Guztion Alardea elkarteak, ehunka lagun elkartu ditu irailaren 2an, Hondarribiako Gernikako Arbola plazan, argazki jendetsu batean. Parte hartu dutenek alardearen auzirako konponbidea galdegin dute, alardeak nahitaez "guziena eta guzientzat" izan behar duela azpimarratuz.
Duela hogeita bortz urte hasi ziren Irun eta Hondarribiako emazteak alardean gizonen pare desfilatzeko ahaleginean. Kontrako erantzun bortitza ukan zuten orduan, gaur-egun bi...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 01a
Aurtengo udan ezagutu ditugun idortea eta beroa ez dira denen kaltetan izan. Bizkaiko Txakolinaren 2022ko mahats-bilketa iraileko lehen hamabostaldira aitzinatua izan da. Jatorri Izendapenaren arduradunek 2020aren heineko uzta izanen dela pentsatzen dute. Iragarpen hau egin du Magalarte Lezama upategiko Andoni Aretxabaletak, Jatorri Izendapeneko ordezkariak. Halaber, baieztatu du arno berrien prezioa emendatu eta "gorantz egokitu" beharko dela, prezioen eta KPIaren (Kontsumo Prezioen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016