Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a
47 urte bete dira Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi ETAko militanteak eta Xose Humberto Garcia Baena, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo FRAPeko kideak exekutatu zituztenetik. Goizean lore eskaintza egin zieten fusilatuei, Zarauzko hilerrian Txikik duen panteoian. Arratsaldean bestalde, hainbat eragile politikok Euskal Herriko udalerri batzuetan mobilizazioak egin zituzten. 1975eko abuztuan eta irailean lau gerra kontseilu egin ziren eta guzira ETAko eta FRAPeko 11 militanteri...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 29a
Irailaren 19an estreinatudute B Accelerator Tower (BAT) izeneko zentroa. Ekitaldian izan dira EAEko agintari nagusiak (Iñigo Urkullu lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko auzapeza, bertzeak bertze) eta dorrea kudeatuko duten enpresetakoordezkariak. Zentroa kasik betea da, jadanik, eremuaren %80a okupatua baita. Gainera, heldu den urtean handituko dutela iragarri du Rementeriak.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak elkarrekin sustatu...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 29a
Nafarroako XIX. Nazioarteko Elkartasun Saria eskuratu du Aita Mari Itsas Salbamenduko elkarteak. Epaimahaiak aho batez hautatu du Aita Mari, giza eskubideen alde egiten duen borroka eta bizitzak salbatzeko eta bakea eta justizia sustatzeko eramaten duen lana sariztatzeko. Halaber, garapen jasangarriko helburuei egiten dien ekarpena balioetsi du epaimahaiak.
...Hegoaldean | 2022ko Irailaren 29a
Gure Zinema, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataformak bere burua aurkeztu du Donostiako Zinemaldian. Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek azaldu dituzte ekimenaren helburuak: "Euskadin sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea eta ikusleak zinema-aretoetara erakartzea ekoizpen hauetaz gozatzera".
Gure Zinemak sektore osoa ordezkatu nahi du: ekoiztetxeak, zuzendariak, gidoilariak, aktoreak eta filmen garapenean esku hartzen duten...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 29a
Joan den asteko Herrian aipatu genuenNorvegiako Statkraft enpresa EAEn bi parke eoliko eraikitzeko xedetan dela. Parkeetako bat Piaspe deitzen da, eta bertzea Itsaraz. Piaspe proiektua bortz aerosorgailuz osatu parkea izanen da, hiru Azpeitian kokatuko dituzte eta bi Errezil eta Zestoa artean. Itsaraz-en, orotara zortzi aerosorgailu ezarriko dira: zazpi, Aramaion eta bat Eskoriatzan.
Jon Zayas euskal ingeniari eta enpresa norvegiarreko proiektuen zuzendariak erran du haize...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 29a
EAJ - Azken bi legealdietan Bizkaiko ahaldun nagusi izan ondoan, Unai Rementeriak iragarri du ez dela berriz hautagai izanen kargu horretan segitzeko. Berri hau jakin ondoan, EAJren Bizkaia Buru Batzarrak (BBB) Elixabete Etxanobe Landajuela eta Ana Otadui Biteri proposatu ditu, 2023ko maiatzean eginen diren hauteskundeetako hautagai gisa.
Proposamen honen ondotik, Bizkaiko alderdikideek izanen dute azken hitza bi hauen artean hautatzeko. Azaroaren 26an iraganen den Herrialde Batzarrean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016