Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
ELA eta CCO sindikatuak biltzekoak dira enpresako zuzendaritzarekin geroa nola datorkien jakiteko. Siemensek Gamesa erosi eta, bere barne ber-antolamenduak burutzen ari ditu. Nahiz eta jarduera eolikoak haizeak alde izan, energia berriztagarriei esker munduan dituen 245.000 langileetarik, 21.800ek Nafarroan dute lana. Horien beldurra da enpresak langile kanporatzeak iragarriko dituela.
...Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
Maria Chivite Nafarroako gobernu burua biltzekoa da enpresa komitearekin geroari buruz hitz egiteko eta bereziki auto elektrikoen ekoizpena non eta nola eginen den jakiteko. Gaur-egun 4.800 langile baditu, Landabenen Nafarroan. Material falta alde batetik, autoen fabrikatzea Nafarroan ala Katalunian zenbat eginen dituen argitzea bestaldetik, langileen ordezkariek xehetasunak nahi lituzkete.
Maria Chivitek eskatu du, gai horrekin ez nahaskeria politikorik sartzea eta oraingoz enpresak...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
Urte guziz bezala, Etxalarko usategietako postak enkantean salduak izan dira. Bi asteburuz, bi haitadatan egiten dira enkanteak. Orotara 38.901 eurotan salduak izan dira, 2.098 euro oinarrizko prezioa finkatua baino gehiago.
...Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
Ortzirale goizean, 3:34 orenean, Erroko lurraldea epizentroa lur ikara batek astindu du. Orreaga eta Eugi artean izan da, Geografia Institutuaren arabera. Jende zenbaitek lurraren ikara senditu dute, nahiz eta ahula izan.
...Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
Baztango Batzar nagusiak gehiengoz erabaki du, Magnesitas Navarra enpresak Erdizen duen harrobi proiektuaz Baztango biztanleak galdeketatzea. Magna enpresak, uztailaren 29an, Nafarroako gobernuari proiektuaren nondik norakoak aurkeztuak dizkio. Gobernuak hiru hilabeteko epea badauka erantzuna emaiteko. Baztango Batzarrak epe hori baliatu nahi du galdeketaren egiteko, zeren dionaz harrobiaren proiektuak baztandar guziak hunkitzen ditu. Batzarreko bozaldian, 24 galdeketaren alde, 3 kontra eta...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek Guggenheim Bilboko Museoa dohainik bisitatzeko aukera ukanen dute, urriaren 25etik abenduaren 2ra, "Denontzako BBK artea" ekimenaren eta museoaren 25. urteurrenaren karietara. Museoaren 25 urteak ospatzen jarraitzeko,Joaquin Achucarro, Mastodonte, El Niño de Elche eta Escuderoren "Sinfonia mitica" kontzertuak izanen dira. Urteko azken hiruhilekoan zehar, 25. urteurrena ospatzen jarraitzeko, Juan Ignacio VidarteGuggenheim Bilbao Museoko zuzendari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016