Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

"Sumar" alderdi politiko berria?

Yolanda Diaz ministroak Bilbon "Sumar" talde politiko berria aurkeztu du. Ekitaldira ehunka lagun hurbildu dira, lan ministro eta presidente ordearen proiektua babestera. Horietan Podemoseko Miren Gorrotxategi, Pilar Garrido, halaber UGT eta Comisiones Obreras sindikatuko goi karguko arduradunak eta giza eragile andana.

...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

Diada: EAJ, EH Bildu euskal delegazioa

Diada, katalandarren Aberri Eguna, aurtengo edizioa zatituta ospatu da. ANCk deitua zuen bakarrik independentziaren aldeko manifestazioan parte hartzeko. Halere, ERC alderdiko aurpegirik ezagunenen falta esanguratsua izan da. ANCren arabera, manifestaziora 700.000 pertsona bertaratu dira. Bartzelonako Udaltzaingoak berriz, 150.000 manifestari izan direla erran du.

Kataluniako gatazka konpontzeko "elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren" alde egin du Estefania Beltran de...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

Zinemaldia

Irailak 16-24 bitartean ospatuko den Donostiako Zinemaldiaren 70. ediziorako sarrerak jadanik salgai daude. Lehen hiru jardunaldietako sarrerak erosi daitezke Zinemaldi Plazako leihatiletan edo online bidez, Zinemaldiaren webgunean. Zinemaldiak berriro salmenta mailakatuaren alde egin du. Hala, irailak 16, 17 eta 18ko sarrerak baino ezingo dira erosi, hurrengo egunetan jarriko dira salgai gainontzekoak.

...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

Bilduk aurkeztu proposamena

Herritar guziek "kalitatezko bizitzaz gozatzeko oinarrizko energia-baliabideak eskura eta bermatuta" izan ditzaten da proposamenaren helburua. Alderdiaren ustez, premiazkoa da politika publikoetan jauzi kualitatiboa egitea, herritarrei energia baliabideak bermatzeko. Gisa berean, Legebiltzarrari eskatu dio Eusko Jaurlaritzari lehenbailehen bidal dezan energiaren ongizaterako eskubidea bermatzen duen lege proiektua. EH Bilduren arabera, lege proiektu horren helburua izan litzateke...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

Michelinen jarduera partzialki gelditua

Gasteizko Michelin lantegiak pneumatikoen ekoizpena partzialki geldituko du, iraileko eta urriko hiru asteburutan egingo duten geldialdiari hasiera emanez. Enpresaren arabera, gurpilen eskari falta da etenaldiaren arrazoi nagusia. Gainera, autoen pneumatikoaren sektorean ez ezik, obra zibileko gurpilen produkzioan ere geldialdiak egonen direla aurreratu du Michelinek. Geldialdiak 1.100 langileri eragingo die, kasik plantilla osoaren herenari. Langilek lan orduen poltsa bidez geldialdia...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

Erretiratuak sekulan baino mobilizatuak

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eginen dituzte protestak, datozen astelehenetan. Udan egin bezala, herri askotan ere mobilizazioak eginen dira. Jesus Maria Soubies, Euskal Herriko Pentsiodunen elkarteko kideak adierazi duenez, "molde guzietako mehatxu eta zorigaitzekin hasiko dugu ikasturte berria: argindarra eta erregaien prezioen gorakada handiarekin besteak beste". Hori dela eta, mobilizatzen pentsiodunek jarraituko dute, bereziki emazte anitzek, neguan gorriak ikusiko dituztelako....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016