Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
EH Bildu- Ikasturte politikoa abiatzeko, EH Bilduren Mahai Politikoak bilkura egin du agorrilaren 29an, Donostian, egoera politikoa aztertu eta urte politiko hastapenean altxatu beharko diren desafioak zerrendatzeko. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren arabera, gerlari, krisi ekonomikoari eta krisi klimatikoari buru egin beharko zaie. Halaber, euskal erakundeen burujabetasuna bultzatu, herritarren ongizatea eta eskubideak bermatu, aberastasuna banatzeko neurriak eta...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Sortu alderdiak jakinarazi du manifestaldi bat eginen duela Donostian, irailaren 11n, estropaden bigarren igandean, "Independentziarako indarra" lelopean. Honela mintzatu dira ekimena aurkeztu duten kideak: "Ez da aldarri soil bat, guzia alda dezakeen indarraz ari gara, borrokaz eta herri gogoaz".
Gaur egungo garaiak "ezegonkorrak eta larriak" direla adierazi dute, baina halere ez dela etsipenean erori behar nabarmenduz: "Herri honek ziaboga osoa behar du, euskal herritarrok kolorez...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Sestaoko ArcelorMittal lantegia ez da berriz lanean hasiko udako oporretatik landa, mementoan geldirik egoiten segituko du, merkatuaren baldintza txarrengatik. Hori jakinarazi dute enpresako zuzendaritzako iturriek.
Altzairua ekoizteko energia elektrikoa erabiltzen duen altzairutegiak 278 langile ditu. Udako oporrengatik gelditu zen eta joan den astean hasi behar zituen lantegia martxan ezartzeko lanak.
Zuzendaritzak azaldu du oraingo egoera ikusiz, ez dela errentagarria...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Duela 25 urte ateak zabaldu zituenetik, aurtengoa sekula ezagutu duen udarik hoberena izan da Bilboko Guggenheim museoarentzat. Ekaina, uztaila eta agorrilean 449.477 bisitari ukan ditu, hilabeterik beteena abuztua izan delarik.
Museoko arduradunen arabera, arrakastaren arrazoietako bat, Norman Foster komisario izan duen "Motion Autos, Art, Architecture" erakusketa izan da. Hau irailaren 18ra arte bisita daiteke.
Bisitarien jatorriari dagokionez, %65 espainiar estatutik kanpokoa...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Durangoko Azokaren 57. edizioa prestatzen ari da jadanik Gerediaga Elkartea. Irailaren 1ean ideki du argitaletxeek, diskoetxeek, ekoizleek eta bertze erakunde batzuek parte hartu ahal izaiteko izen emaiteko epea.
Abenduaren 7tik 11ra ospatuko den azokaren antolatzaileek hiru ataletan banatu dituzte izen emaiteak: erakusmahaiak alokatzekoa, ekitaldi-programako jardueren proposamenak aurkeztekoa, eta gazteei eskaini estreina-eguneko tailerretan parte hartzekoa.
Horretarako,...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Bertze hamahiru euskal preso Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko presondegietara lekualdatuko dituztela jakinarazi du Espainiako Espetxe Erakundeak.
Hauek dira neurriak hunkitzen dituen presoak: Xabier Garcia Gaztelu, Unai Parot, Ismael Berasategi, Manex Castro, Jose Antonio Zurutuza, Aitor Agirrebarrena, Oskar Zelarain, Jon Bienzobas, Juan Manuel Unziarte, Eider Perez, Jon Igor Solana, Jon Rubenach eta Felix Alberto Lopez de la Calle.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016