Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a

Energia berriztagarriak: parke eoliko proiektua

Munduko beste lurraldeetan bezala, Euskal Erkidegoan autonomia energetikoa aktualitate gorrian da. Are gehiago Statkraft norvegiar enpresak Arabako mugan duen proiektuaren inguruan. Gaur-egun behar duen bere energiaren %10a baizik ez du ekoizten eta energiari buruzko mendekotasuna arras larria da. Statkraft Norvegiako enpresak, energia berriztagarrien Europako ekoizle nagusiak, Iñigo Urkullu lehendakariari Arabaren eta Gipuzkoaren arteko mugan bi parke eoliko eraikitzeko proiektua aurkeztu...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a

Proiektuaren formula berriztagarria

Statkraft enpresako zuzendariek lehendakariari azaldu diotenez, Statkraften estrategia epe luzeko engaiamendua izanen da, Euskadin bertako herritarrek ala enpresek bat egin dezaten. Horretarako, Statkraft parte-hartze soziala sustatzeko formulak erabiltzen ari da, hots tokiko komunitate energetikoak. Horrela, proiektuak eragina izanen duen udalerrietako ala inguruko herritarrek Euskadiko trantsizio energetikoaren prozesu zuzenean parte hartzeko aukera ukaitea nahi dute, argindar kostuetan...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

Lan gatazkak emendatu

Euskadi Irratian egin elkarrizketan, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak iragarri duenez, "udazken korapilatsua dator", Ukrainako gerlak gizartean eta lan-alorrean izan eraginaren ondorioz. Sordok zioen, nagusien elkarteak jarreraz aldatzen ez badu, mobilizazio orokorrak izanen direla, inflazioaren krisia gehien pairatzen ari direnak langileak direlako. Sordoren hitzetan, lehengaien eta erregaien prezioak enpresek garestitu dituzte, beren mozkina segurtatzeko. Prezioen gorakada kritikatu du...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

Heldu den urtean gutieneko soldata emendatuko?

Yolanda Diaz Madrilgo gobernuko presidente-ordea, lan eta ekonomia sozial ministroa dena, deklaratu du gobernuak datorren urtean gutieneko soldata emendatuko duela. Halaber banatzaile handiei eskatu die, jakinez zernolako irabazi nasaiak dituzten, premiazko erosketa saskiko produktuen prezioak ahal bezanbat apal ditzan. Yolanda Diazek eta Alberto Garzonek kate handiei oinarrizko prezioak urtarrilera arte mugatzea eskatu diete. Yolanda Diazek egin proposamenaren helburua da familiak babestea,...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

Salmentak gutitzen

Euskadiko saltoki handietako eta elikadura kate handietako salmentak %5,2 apaldu dira uztailean, aitzineko urteko hilabete beraren aldean, Eustatek gaur argitaratutako datuen arabera. Lurraldeka, Araban nabarmen jautsi da, %6,4, ondotik Gipuzkoan %5,1 jaitsierarekin eta Bizkaian %4,8arekin. Salmenten urte arteko bilakaera ere murriztu egin da, elikaduran %6,8 eta gainerako produktuetan %2,2.

...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a

Estropadak: Kontxako bandera Urdaibai eta Orio garaile

Urdaibaik (Bermeo) irabazi du 2022ko Kontxako Bandera, irailak 11n jokatu den bigarren jardunaldian nagusituta. Bermeoko taldeak lehen jardunaldia irabazi zuen eta seigarren Kontxako Bandera gehitu du, bere palmaresera. Emaztekien neurketan oriotarrak nagusitu dira. Kontxako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016