Hegoaldean | 2022ko Irailaren 01a
Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioa hurbiltzen ari den honetan, euskal zinemagintzaren presentzia nolakoa izanen den jakinarazi dute antolatzaileek. Hamahiru film luzek eta lau laburrek osatzen dute Euskal Herrian ekoitziak izan direnen zerrenda, hamazazpik, orotara. Hauetako hamahiru dira euskara hutsez, osoki edo hein batean.
Edizio honetan, fikziozko eta ez-fikziozko zazpi film izanen dira Zinemira sailean, horietako lau Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko dira: Jabi...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 01a
Azken denboretan urte guziz egiten duen bezala, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak "Marea Horia" ekimena obratu du joan den larunbatean, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan (Bizkaia). Ehun bat lagun bildu dira hondartza horietan gobernuei migrazio-politika berriak galdegiteko. Bidenabar, ohartarazi dute aurten argi gelditu dela hori posible dela, Ukrainako errefuxiatuei egin zaien harrerak hori erakusten baitu.
Aldi honetan ere, bi helburu zituen ekimenak: alde batetik mundu osoan...
Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai xahutzea kudeatzeko eta murrizteko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak aztertu du urtero zenbat elikagai galtzen den. Txostena aitzindaria da Europan, txostenean agertzen da, urtero 311.588 tona elikagai xahutzen direla Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hots biztanle bakoitzak 142 kilo kontsumitzen ditu. Europako batez besteko datuekin alderatuta, Europako biztanle bakoitzak 173 kilo elikagai inguru galtzen ditu urtero. Hiru probintzietan galdutako...
Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a
Denborak ez dira denentzat hain zailak. Iberdrolak 2.075 milioi euroren irabaziak egin ditu, aurtengo lehen sei hilabeteetan, jaz epe berean irabazi baino %36 gehiago. Multinazional osoaren zenbakiak dira, enpresaren arabera, mozkinak herrialde guzietan handitu ditu, Espainian salbu. Han kokatzen du Iberdrolak Hego Euskal Herriko bere negozio eremua. Ignacio Sanchez Galan konpainiako presidenteak ukatu egin du ezohiko irabaziak ukan dituztela energia krisiarengatik. Halaber, Kutxabankek %30...
Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a
"Pobrezia handiagoa eta eskubide gutiago" dauden testuinguru batean, Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek alternatiba proposatu dute, Durangon egin duten topagune nagusian. Langileria alderdi iraultzaile gisa antolatzea eta alternatiba komunista gorpuztea internazionalki egungo baldintzetara egokitzeko gaitasuna izanen du asmoa. Eragileen erranetan, "mendebaldeko gazteria proletarioak ez dauka tokirik fase berri honetan" eta "burgesiaren eta politikari profesionalen...
Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a
Bizkaiko hiriburuan hasiko da datorren urteko edizioa: Frantziako Tourraren lehenbiziko etapa, uztailak 1, Bilbon hasi eta Bilbon burutuko da. Bigarrenak Gasteizen ukanen du abiapuntua eta Donostian bukatuko da. Hirugarren etapa, Zornotzatik abiatuko da eta Ipar Euskal Herriraino joanen da, oraingoz non bururatuko den zehaztu gabe.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016