Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a

Guggenheim museoa Urdaibain eraikiko

Urdaibai eskualdean Guggenheim museoak egiteko asmoa duen bertze museoaren proiektua martxan da. Bizkaiko Foru Aldundiak 40 milioi euroko lehen inbertsioa bideratuko du. Horretarako, Espainiako Gobernuarekin protokoloa sinatuko du, Europako funtsek proiektuan ekarpena egiteko, Unai Rementeria ahaldun nagusiak iragarri duenez. "Soberakinetatik" Aldundiak 400 milioi euro prest dituela baieztatu du. Guggenheim Urdaibaira "lehen 40 milioiak" bideratuko dituztela aurreratu du ahaldun...

Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a

Heriotzen kopurua %4,8 murriztu zen Euskadin 2021ean

Eustaten arabera, 2021ean 23.073 pertsona hil ziren erkidegoan. Joan den urtean hildako pertsonen batez besteko adina 81 urtekoa izan da. Hamar urte lehenago, 2011n, 78,2 urtekoa zelarik. Heriotzen kausei dagokienez, 2021ean izan diren heriotzen %27,1 tumoreek eragin zuten; heriotzen %25,6 (5.915 heriotza) zirkulazio-sistemako eritasunek eragin zuten, hirugarrenik, heriotzen %7,6 (1.763 heriotza) buru-nahasmenduek eta portaera-nahasmenduek.

...

Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a

Xarles Videgain eta Andoni Sagarna: euskaltzain emeritu

Xarles Videgain euskaltzale lapurtarra euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek diotena aplikatuz. Beste horrenbeste gertatu da Andoni Sagarnarekin, Donostiako euskaltzain osoa. Euskaltzaindiak ohar batean azaldu duenez, bien aulkia betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek.

...

Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a

Garraio publikoak %50ez merkeago irailaren 1etik harat

Euskadiko herritarrek %50eko prezioen apaltzea baliatuko dute erkidegoko garraio publikoko sistema guzietan, irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Eusko Jaurlaritzak ministerio-laguntzaren diferentzia bere gain hartuko du, 11 milioi euro bideratuko ditu apaltze hori %40ra heltzeko.

Espainiako Gobernuak laguntzen %30 finantzatuko du eta Eusko Jaurlaritzak %10. Gainerako %10 aldundien eta udalen esku egonen da.

...

Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a

Aire girotua 27°, berogailua 19°

Eraikin publiko, saltoki eta garraioek termostatoak mugatu beharko dituzte. Udan aire girotua gutienez 27 graduan jarrarazi nahi du Espainiako Gobernuak, neguan berriz berogailua gehienez 19 gradutan. Helburua da udan lokal, establezimendu eta garraio bideetako aire girotua 27 gradu azpitik egotea. Neguan aldiz, berogailuek ez lukete 19 graduak gainditu beharko. Neurri horiek sektore pribatua izanen dute jomugan eta ez oraingoz etxebizitzak.

...

Hegoaldean | 2022ko Agorrilaren 04a

Ertzaintzaren aurkako erasoak

Azken egunetan, Ertzain zenbaitek irain eta mehatxuak jasan behar ukan dituzte. Batek salatu duenez, Mutrikun polizia batek, gaztek antolatu jardueratan ezin duela parte hartu erran dio. Gainera, Madalena bestetako txosna eremuan "ez agertzea hobe" zela adierazi diote, gehitu duenez.

Nahiz eta herri bazkarian parte hartzeko eta Herriko Gazte Eguneko elastikoa jasotzeko izena eman, ez diotela utziko salatu du ertzain gazteak.

Bertzalde hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen, lanean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016