Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 14a

Antxoa ausarki Bizkaiko Golkoan

Urte guziez antxoaren biomasa aztertzen da Bioman deitu kanpainari esker, eta aurtengoak Bizkaiko Golkoan espezie hori egoera onean dagoela erakutsi du. AZTI zentro teknologikoak eta Eusko Jaurlaritzak kanpainaren behin-behineko emaitzak aurkeztu dituzte, eta hauen arabera, 230.000 tona antxoa heldu omen daude, nonbait han. Zentroak zehaztu du espeziearen iraunkortasuna bermatzen duen gutieneko heina 21.000 tonakoa dela.

Aurtengo arrantzaldian, 6.528 harrapatu dituzte euskal ontziek,...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 14a

Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteburua

Gertakaria oroitarazteko:

Duela 25 urte hil zuen ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia. 1997ko uztailaren 10ean, 15:30etan, 29 urteko gazteak Eibarreko trena hartu zuen lanera joateko, baina Eibarreko geltokian talde armatuko kideek bahitu eta auto batean sartzera behartu zuten. Handik bi orenen buran, erakundeak bahiketa bere gain hartu zuen Egin Irratira igorritako dei baten bidez. Espainiako Gobernuari mehatxu egin zion zinegotzia hilen zuela, 48 oren...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 14a

ETAko hiru kide deklaratzera deituak

Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteburu kari egin diren ekitaldi eta adierazpenen artetik, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek ikertu gisa deklaratzera deitu ditu Josetxo Arizkuren, Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre, Ermuko PPko zinegotziaren bahiketarekin eta hilketarekin lotura zenbait izan dezaketelakoan.

""Dignidad y Justicia elkarteak bederatzi euskal herritarren kontrako salaketa egin zuen, Blancoren hilketaren "egile intelektual" izatea...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 14a

Euskal presoak

Xabier Atristain euskal presoari hirugarren gradua ematearen alde agertu da Eusko Jaurlaritzako Justizia Saila, eta uztailaren 8an atera da Martuteneko presondegitik (Gipuzkoa). Ondoko egunetan zehaztuko dute hirugarren gradua nola gauzatu den. Espetxetik atera izanak, haatik, ez du deus ikustekorik Giza Eskubideen Europako Auzitegiak haren alde eman ebazpenarekin. Kartzelatik atera da hirugarren gradua eskuratzeko baldintzak betetzen zituelako.

...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a

Nafarroako suteak

Eragin kalte larriak

Joan den asteko sute handiek eragin kalteak ari dira neurtzen dagoeneko: 12 milaz goiti hektarea oihan eta 2.257 hektarea alor eta uzta kiskailiak, horietan 2.000 ha zereal eta bereziki ogi bihi, 86 ha fruitu idor landa, 3 ha olibo eta 2 ha mahasti. Gobernuak gune katastrofiko bezala sailkatu ditu: Oraibarko eskualdea, Galipentzu, Tafalla, Legarda, Arguedas eta San Martin Unx ala Uxue. Ximistak piztu du sute andana, halaber laborarien tresneriak....

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a

Pirinioak argituak erabakitzeko eskubidearen alde

Gipuzkoatik Gironara arteko mendiak argitu ditu Pirinioetako Bideak, erabakitzeko eskubidearen alde: Pirinio osoan zehar 300 menditik gora argiztatu dira, Gure Eskuk ANCrekin eta FEECrekin batera antolatutako ekimenaren eskutik. Atlantikotik Mediterraneora, Euskal Herria eta Katalunia batuz, "gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dugu", dio Gure Esku mugimenduak. Erabakitzeko eskubidea lortzeko bidean "Berpiztea ezinbestekoa dela uste du Gure Eskuk, eta deialdiarekin herri...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016