Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a
Hegoaldeko astileroek 6 untzi egin dituzte aurten urte erdiz dagoeneko eta 17 untzi egitearen galdea sakelan dute: laneko manera 2023 urte burua arte. Horietarik %70a nazioarteko merkaturako dira. Bainan egoera ekonomikoa andeatuz doa eta sektorean ezbaia da nagusi.
...Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a
Nafarroak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak ukanen ditu, gutienez bat 50 kilometrotik behin, lurralde osoan zehar banatua. Nafarroan mugikortasun elektrikoa bultzatzeko agendaren parte da, horren inguruan, Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak tokiko erakundeei aurreratu die hitzaldi batzuk egingo dituztela Tokiko Ekintza Taldeen eskutik.
...Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a
Duela 25 urte, ETAk bahitu zuen Jose Antonio Ortega Lara, Logroñoko kartzelako funtzionarioa. 532 egunez Arrasateko zulo batean bahiturik egonik, guardia zibilak askatu zuen. Beste bahiketetan ez bezala, ETAk ez zuen dirurik eskatu askapenaren trukean, galdegin zuen bere presoen aurkako errepresioa geldi zedin eta presoak euskal espetxetara berriz elkartzea.
...Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a
San Ferminak bete betean direlarik Nafarroako hiriburuan, zer eragin ekonomiko duten aste beteko bestek estimazioak eginak izan dira. Kontu zehatzik ez da eginik izan bainan bai estimazioak: hala nola 400.000 bisitari izanen direla 9 egunetan, 100 euro gastatuz egun oro: 80 milioi eurora heltzen da. Beste estimazio zenbaitek 140 milioi eurotara heltzen dute estimazioa.
...Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a
Trenak ekoizten dituen CAF enpresak kontratu bat sinatu du Montpellier hiria eta haren inguruak tranbiaz hornitzeko. Hirurogei tranbia segurik bermatzen ditu hitzarmenak eta orotara 200 milioi euro baino gehiago ekarriko dizkio Beasaingo lantegiari.
Kontratuak CAF eta "Transports de l'Agglomération" garraio publikoko enpresa lotzen ditu, mugikortasun plan berri batean. Honen helburua da garraio publikoa pixkanaka urririk segurtatzea eta jasangarriagoa eginez Montpellierreko...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a
Eusko Jaurlaritzaren adierazpena: Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunaren karietara, Eusko Jaurlaritzak tortura arbuiatzeko aitorpena adostu du Gobernu Kontseiluan, ekainaren 21ean, eta biktimak laguntzeko eta aitortzeko borondatea adierazi du. Halaber, Jaurlaritzak onartu du torturaren biktimek "egia, justizia, konponketa eta ez errepikatzeko bermea jasotzeko eskubidea" dutela.
Jaurlaritzak salatu du tortura erabiltzea gizateriaren kontrako krimena dela,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016