Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a

Ernai gazte mugimendua auzitegietara deitua

Tolosako Epaitegiak deklaratzera deitu du Ernairen legezko ordezkaria, Andoainen Buruntza mendi tontorreko gurutze frankistaren botatzeagatik. Monumentua abenduaren 18an bota zuten, gazte antolakundeak bere gain hartu zuen ekintza: "Herri honen askatasunerako bidean gazteok ez dugu faxismoaren omenaldirik onartuko". Buruntzako gurutzea 1939ko irailaren 3an zutitu zuten frankistek, 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpearen alde "eroritako faxisten omenez".

...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a

Etxebizitzek gutieneko 35 M2 erabilgarri

Autonomia erkidegoko etxebizitzek 35 metro koadro erabilgarri ukan beharko dituzte gutienez. Jaurlaritzak hartu neurrien arabera: bizitokiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan beharko dituzten ezaugarriak eta gutieneko baldintzak arautu ditu. Hala nola, gutienez etxebizitzek 35 metro koadro erabilgarri ukan beharko dituzte, horri beste lau metro koadro gehitu beharko zaizkio, balkoi edo terrazarako.

...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a

Alokairuen prezioa

Euskal Autonomia Erkidegoan sinatutako alokairu berrietako kontratuen hilabeteko prezioa 711 eurokoa da batez beste, eta metro koadroko batez besteko prezioa etxebizitzetako alokairuen kontratu berrietan, aldiz, 9,5 eurokoa da. Jaurlaritzak eman du alokairu horien berri webgunean.

Horrela, tresna berri horren bidez, herritarrek alokairuaren merkatu librearen gaineko xehetasunak ikusi ahalko dituzte. Lurraldeka: Araban, alokairuen batez besteko prezioa hilabeteko 644,5 eurokoa da;...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a

Hegoaldean urtegiak urez ongi beteak

Azken egunetako euriak kontutan hartu gabe, Euskal Herriko urtegiak frango poliki beteak dira: %83ren neurria neurtu diete. Duela urtebete baino 11 hektometro kubiko gehiago eta urtez-urte bana besteko betetzea baino 2 hm3 gehiago. Araban Ullibarriko urtegia, Euskal Herriko handiena %83a beterik da, Urrunagakoa %80,5. Ibaiadar Gipuzkoan %91 eta Urkulu %90, Ibiur %87 eta Albina %5.

...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a

Hegoaldeko erretiratuak

Hegoaldeko 374.862 erretretadunek bana-beste 1.537 euroko pentsioa eskuratzen dute. Pentsio guziak kontutan hartuz: erretretadunak bai eta alargunak 134.547 pertsona, elbarrituak 40.709 edo umezurtzak 15.864, bana-beste 1.351 euro 568.231 pentsionista guzien bana besteko hilabete saria.

...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 07a

Berriz kartzelaratuak barkamena ez galdatzeagatik

Joan den maiatzaren 18an, Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman zien Gorka Martinez Ahedo eta Iñaki Bilbao Gaubeka ETAko presoei. Baina, Espetxe Zaintzako Epaitegiak baimen hori kendu die, biktimei barkamena eskatu ez dietela argudiatuta. Beraz berriz kartzelaratuak izanen dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016