Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a
Uztailaren 22an bildu da Eusko Jaurlaritzako Berdintasunerako Sailarteko Batzordea. Biltzarrean izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, sail desberdinak eta, lehenbiziko aldiz, erakunde autonomo eta publiko hauek: IVAP, Eustat, Habe, Osalan, Osakidetza, Euskal Trenbide Sarea, Lanbide, EITB, Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademia eta Garapen Lankidetzarako Euskal...
Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a
Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia heina %8,5era apaldu da aurtengo bigarren hiruhilekoan. %1,8 puntuz jaitsi da urte batez, 2021eko ekainean %10,3koa baitzen.
Lurraldeka begiratuz, Bizkaian 5 100 pertsona gehiago daude lanean; Gipuzkoan 2.100 gehiago eta Araban 2.000 gehiago.
Zerbitzuetan eta eraikuntzan emendatu dira lanpostuak, 14.400 (% +2,1) eta 600 (% +1,1) hurrenez hurren. Lehen sektorean, haatik, 2.000 lanpostu galdu dira (% -21,3) eta industrian 3.800 (%-1,9)
...Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a
Tubacex eta Tubos Reunidos, hodiak ekoizten dituzten bi enpresa dira, biak Araban kokatuak, Laudion lehena eta Amurrion bigarrena. Biak osagarri ekonomiko onean dira.
Tubacexek 9,1 milioiko emaitza garbiarekin bukatu du 2022ko lehen seihilekoa, iaz 23,3 milioiko galtzeak jasan ondoan. Salmentak bikoiztu ditu, 353,8 milioira helduz. Gainera, eskaera-liburua ederki betea du: 1.500 milioi eurotik gorakoa baita hau.
Tubos Reunidos taldeak ere emaitza positiboa ukan du aurtengo lehen...
Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 21a
Bero itzela eta suteak
Hegoaldean ere bero itzelak eraginak sortu ditu. Alerta laranjarekin, Nafarroako Gobernuak laborantzako tresnak erabiltzeko debekua atxikitzen du. Euskal Erkidegoan jaurlaritzak zuhurtziaz jokatzeko deia egin du, oihan suteen arrisku handia dela eta. Hego Euskal Herriko hainbat tokitan aroaren alertak ezarri dituzte. Alde batetik, Nafarroak debekatu du Foru Komunitate osoan landa eremuan aisialdirako suak egitea, horietan barbakoak, halaber...
Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 21a
Amaiur burujabetzaren ikur da suntsiketaren 500. urteurrenean.
Burujabetza grina irudikatu dute larunbat honetan Amaiurren, bertako gazteluan gotorturik inbasioaren aurka egin erresistentziaren bosgarren mendeurrenean. Ekitaldi instituzionala eta herrikoia izan da aldi berean, ikusgarrian 200 ezpatadantzariren parte-hartzearekin.
Erakunde ezberdinetako ordezkariak eta herritar xumeak Amaiurren batu dira, bertan nafar gudariek gaztelar inbasioaren aurka amaieraraino egin...
Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 21a
Eusko Jaurlaritzak 20 milioiko laguntza programa berria, Bultzatu izenekoa, Gobernu Kontseiluan abian jartzea onartu du, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, Ukrainako gerlaren ondorioak pairatzen ari diren enpresei zuzendua eta gainera hilabete bukaeran, gas kontsumitzaileei bideratutako beste laguntza programa bat onartzea aurreikusi du. Laguntza programa irailaren 30era arte edo aurrekontua agortu arte indarrean izanen da. Laguntza programak bere gain hartuko ditu, %50...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016