Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a

Mercedeseko lan gatazka

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko zuzendaritzak eta langile batzordeak uztailaren 18an egin duten bilkurak ondorio onak ukan ditu. Langileen %57k proposatua zen hitzarmenaren alde bozkatu dute. Parte hartze handia izan da (%94,69). Honek erakusten du nolako garrantzia zuen erreferendumak.

Hitzarmenaren alde egin duten sindikatuek (CCOO, UGT, Ekintza eta PIM) atseginez hartu dute emaitza. CCOOren ustez, erabaki historikoa da, lantegiaren etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa. Sekula egin...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a

Omako baso berritua

Omako basoa lekualdatzeko lanak hasiak dira jadanik. Agustin Ibarrolaren obra heldu den urteko udako bukatua izanen dela uste du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina bisitariek lanaren hastapenak ikusteko parada ukanen dute uztailaren 25etik irailaren 11 arte. Bisitak astelehenetik ostiralera eginen dira, egunean bitan (10:30 eta 12:30).

Lekura hurbilduko diren ikusleek oihanaren berrirakurketaren nondik norakoak ezagutu eta, denbora berean, jadanik prest diren obrak ikusi ahalko...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a

Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre deklaratzera deituak

Auzitegi Nazionaleko epaile den Manuel Garcia Castellonek uztailaren 21ean deklaratzera deitu ditu Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre, Miguel Angel Blanco zenaren hilketari loturik. Auzia jadanik epaitua izanik ere, Blancoren hilketa gertatu zen garaian ustez ETAren zuzendaritzan zirenek erantzukizunik ba ote duten ikertzen ari da Garcia Castellon. Baina Iparragirrek eta Albisuk deklaratzea errefusatu dute, Frantzian ezarri zitzaien zigor osoa betea dutelako.

Amaia Izko abokatuak...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a

Gisasola, Abad eta Martinez berriz epaituak?

Carmen Gisasola, Oscar Abad eta Jose Ramon Martinez berriz epaitegira igorri nahi ditu Auzitegi Gorenak. Hiru ETA kideak epaituak izan ziren 1990ean Ignacio Perez Alvarez Espainiako polizia hil izanaz akusaturik. Zigortu zituzten baina, bigarren instantzian, auzia preskribatua zela ebatzi eta hiruak absolbitu zituzten. Goreneko fiskalak, ordea, erabaki horri helegitea ezarri zion, eta Manuel Marchena buru duen epaimahaiak epaiketa berriz egiteko agindua eman du. Gorenaren ustez, preskripzioa...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a

Euneiz unibertsitate pribatua

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bere jarduera abiatzeko baimena eman dio Baskonia-Alaves taldeak sustatzen duen Euneiz unibertsitate pribatuari.

Hezkuntza Sailak jakinarazi du egitasmoaren sustatzaileek eman argibide guziak aztertu ondoan hartu duela erabaki hau. Halaber, azpimarratu du Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak unibertsitate horren aldeko txostena argitaratu zuela.

Euneizen campusa Gasteizen aurkitzen da. Klaseak ematen hasteko baimena erdietsi...

Hegoaldean | 2022ko Uztailaren 28a

CAFen kontratu berriak

Beasaingo CAF enpresak bi kontratu sinatu ditu, bat Atenasko metroko unitateak berritzeko eta bertzea Sevilla tranbiaz hornitzeko. Bi proiektuek 100 milioi euro baino gehiago ekarriko dizkio tren fabrikari.

Atenasko Stasy garraio kudeatzaileak CAF hautatu du metroko 1 lineako hamalau unitate berritzeko. 1983. eta 1985. urteen artean ezarri zituzten zirkulazioan unitate horiek, eta bertze 25 urtez martxan izanen direla pentsatzen dute. Beasaingo enpresak Grezian erdiesten duen lehen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016