Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a

CAFek kontratu berria du Bostonen

Beasaingo CAF enpresak Bostonerako 102 metro eraikitzeko kontratua erdietsi du. "The Massachusetts Bay Transportation Authority (MBTA)" erakundeko zuzendaritza kontseiluak adostu du CAF-USAri esleitzea hiriko Green Line linearako 102 LRV metro lasterra hornitzeko proiektua, 811 milioi dolarreko aurrekontuarekin.

Oinarrizko kontratuaren barnean sartzen dira 102 ibilgailuren ekoizpena, gidatzeko bi simulazio, parkeko piezak, tresna bereziak eta hornitutako ibilgailuen probetarako...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a

Alarde parekidea

Alarde parekideen alde bermatzen den Guztion Alardea elkarteak, ehunka lagun elkartu ditu irailaren 2an, Hondarribiako Gernikako Arbola plazan, argazki jendetsu batean. Parte hartu dutenek alardearen auzirako konponbidea galdegin dute, alardeak nahitaez "guziena eta guzientzat" izan behar duela azpimarratuz.

Duela hogeita bortz urte hasi ziren Irun eta Hondarribiako emazteak alardean gizonen pare desfilatzeko ahaleginean. Kontrako erantzun bortitza ukan zuten orduan, gaur-egun bi...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 01a

Mahats biltze goiztiarra

Aurtengo udan ezagutu ditugun idortea eta beroa ez dira denen kaltetan izan. Bizkaiko Txakolinaren 2022ko mahats-bilketa iraileko lehen hamabostaldira aitzinatua izan da. Jatorri Izendapenaren arduradunek 2020aren heineko uzta izanen dela pentsatzen dute. Iragarpen hau egin du Magalarte Lezama upategiko Andoni Aretxabaletak, Jatorri Izendapeneko ordezkariak. Halaber, baieztatu du arno berrien prezioa emendatu eta "gorantz egokitu" beharko dela, prezioen eta KPIaren (Kontsumo Prezioen...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 01a

Turismoa

Uztailean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hotelek eta landetxeek pandemia aitzineko mailak gainditu dituzte. Eustaten arabera, sekula baino udatiar gehiago ibili da EAEko landetxeetan.

Bidaiarien jatorriari dagokionez, Hego Euskal Herriko bezero gutiago izan dituzte, 2021. urtearekin alderatuz. Udatiar gehienak Espainiako eta Frantziako estatuetarik heldu dira, sarreren %61,9 izan dira (13.059 eta 2.036, hurrenez hurren). Hurrenak alemanak izan dira 1.262 sarrerekin eta azkenik...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 01a

Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua

Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarearen eta Paisaia Kulturalen ikerketa taldeak indusketa arkeologikoak egiten ditu Arabako Berbeia gunean. Berriki burutu dute bigarren kanpaina eta, jakinarazi dutenaren arabera, Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua aurkitu dute. 849 metroko goratasunean dago, Gaubean (Araba). Erdi Aroko bertze leku batzuetan ez bezala, eskualde horretan ez dago eraikinik, ez eta babes sistema handirik ere, baina, hala ere, Goi Erdi Aroko botere gune...

Hegoaldean | 2022ko Irailaren 01a

Energia aurrezteko lege-proiektua

Hego Euskal Herrian ere eragina izanen duen energia aurrezteko lege-proiektua onartu du Espainiako Kongresuko Osoko Bilkurak agorrilaren 25ean, 187 aldeko bozekin eta kontrako 161ekin. EAJk eta EH Bilduk alde bozkatu dute, Kataluniako ERCk bezala. PP, Vox eta Ciudadanos, ordea, kontra agertu dira. Hemendik aitzina, taldeek hilabete bat ukanen dute zuzenketak aurkezteko. Emendakinak adostu ondoan, legea urrian bozkatua izanen dela aurreikusten da.

Hauek dira lege-xedeak finkatzen dituen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016