Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Hezkuntza

Eusko Jaurlaritzak EAEko ikastetxe pribatuentzat hezkuntza hitzarmen berria onartu du ekainaren 21eko gobernu biltzarrean. Ituna 2027-2028 ikasturtea arte indarrean izanen da eta zenbait aldaketa ekarriko ditu, bereziki sortze tasaren apaltzeari buru egiteko.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman dituen azalpenen arabera, bortz aldaketa nagusi izanen dira. Lehenik, Haur eta Lehen Hezkuntzan talde bat itunpean onartzeko gutieneko ikasle kopurua murriztuko da, 17tik 13ra pasatuz....

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Erronka Demografikoa

Eusko Jaurlaritzak "Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategia" onartu du. 36 ekimen biltzen ditu planak, susperraldi demografikorako baldintzak sortzeko xedez. Onartuak izan diren neurriak hauek dira, bertzeak bertze: 3 urte arteko seme-alaba bakoitzeko 200 euroko laguntza hilabetean, gazteendako maileguak, alokairurako diru-laguntzak eta haurtzaindegiak urririk 0tik 2 urte arteko haurrentzat.

Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak neurri guzi...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Tubacex: historiako kontraturik handiena

Hodiak ekoizten dituen Tubacex Laudioko (Araba) enpresak sekula erdietsi duen kontraturik handiena sinatu berri du ADNOC Abu Dhabiko Petrolio Konpainia Nazionalarekin. 30.000 tonako balioa du kontratuak, eta hamar urteko iraunaldia. Ekialde Hurbilean gasa ateratzeko hodiak fabrikatuko ditu Arabako enpresa horrek.

Hitzarmenaren arabera, Tubacexek lantegibat eraikiko du Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan, kontratu berriaren eta beste proiektuen eskaria bete ahal izateko. 100 milioi...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Eusko Legebiltzarrak migrazioaren drama salatu du

Eusko Legebiltzarrak Frantziako muga Irunetik zeharkatzera entseatzen diren migratzaileek bizi duten drama salatu du, eta migrazio saileko funtzio eta zerbitzuen transferentzia aldarrikatu du, hau Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geldi dadin.

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek elkarrekin aurkeztu duten legez besteko proposamena da ekainaren 23an Gasteizko Ganberak onartu duena. Mugako eremuko krisi humanitarioak sortu duen kezka adierazten da dokumentuan....

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Euskadik 1.089 milioi euro erdietsi ditu Europako funtsetarik

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Euskadik eskuratu dituen Europako funtsen berri emateko.

Euskal Autonomia Erkidegoak, mementoan, 1.089 milioi euro bereganatu ditu 2021-2023 eperako Europako Berreskuratze eta Erresilientziarako Mekanismotik. Horietarik, Eusko Jaurlaritzak 856 milioi euro kudeatuko ditu; Espainiako Gobernuak, 143 milioi eta tokiko erakundeek, 90 milioi.

...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 30a

Bertsulari Txapelketa Nagusia

Ekainaren 22an aurkeztu dute Bertsulari Txapelketa Nagusia Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Getxon hasiko da, irailaren 24an eta Iruñean izanen da finala, abenduaren 18an. Bi data horien artean, saioak izanen dira Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan eta Bilbon.

Lehen fasean, sei saio izanen dira, asteburu bakoitzean bi. Ondoko zazpi larunbatetan, zazpi final-aitzineko jokatuko dira....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016