Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a
Joan den larunbatean jokatu da Arabako bertsulari txapelketa Gasteizko Europa Jauregian, 500 ikus-entzuleren aitzinean.
Peru Abarrategi Sarrionandia aramaioarra izan da garaile, azken buruz-burukoan Manex Agirre herrikidearekin lehiatu ondoan.
Sei bertsulari agertu dira taula gainean, bi emazte eta lau gizon: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Paula Amilburu, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa.
Serapio Lopez Ortueta bertsu irakasleak jantzi dio txapela Abarrategiri....
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 16a
Nafarroako Torturatuen Elkarteak manifestaldia eginendu ekainaren 25ean. Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Egunaren bezperan, "aitortza" eta "erreparazioa" galdeginen dituzte.
Elkarteak adierazi du apirilaren 9an testu bat aurkeztu zuela Nafarroan torturatuak izan ziren pertsonen aitorpena eta erreparazioa eskatuz. Idazki honek Nafarroako alderdi politiko eta indar sindikal gehienen sustengua ukan omen du, eta Nafarroa osoko dozenaka gizarte eragileen atxikimendua ere...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a
Mercedesen zuzendaritzak Gasteizko lantokian 1.200 milioi euroko inbertsioaegitea proposatu dio enpresa batzordeari. Instalazioen ahalmena bikoiztuko litzateke. Ostegunean aurkeztu die zuzendaritzak ahozko proposamena sindikatuetako ordezkariei, hitzarmen berria adosteko alde biak izaten ari diren negoziaketen testuinguruan. 1.200 milioi euroko inbertsioa epe luzera gauzatuko litzateke eta
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a
Mendizaleentzat ez bakarrik, bainan inguruko artzainentzat ere topaleku izan den Urbiako ostatua hetsia da duela hilabetez geroztik: ostatuaren kudeaketa behin betiko uztea erabaki dute, azken 25 urteetan han arizan direnek.
Urbiako zelaietan kokatua, ostatuaren lehen harria Urbiako ermitaren inaugurazio egunean jarri zen eta urte bete geroago...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a
Ertzaintzak Xabier Atristain ETAko kide ohia Donostian atxilotu du. Auzitegi Gorenak 17 urteko kartzela-zigorra berraztertzea errefusatu eta biharamunean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berme guziak dituen prozesu baterako eskubidea urratuak izan zirela salatu ondoan. Xabier Atristain...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a
Gaur sei gizonezko dira eritasuna bildua luketenak: hiru Bizkaikoak, bi Arabakoak eta bat Gipuzkoakoa, guziek sintoma arinak ukan dituzte. Kasu guzietan lotura epidemiologikoa atzeman diete. Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin Osasun Sailaren arabera, ximino baztangaren eritasuna oso ezohikoa da, normalean, sukarra, mialgia, adenopatiak, esku eta aurpegiko erupzioa eragiten ditu, barizelaren arras idurira.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016