Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Dakarreko portuan, atxikita daude 4 euskal atunontzi. Europako Batasunarekin sinatuta duen arrantzarako akordioa Senegalek hautsi du eta ez die atunak harrapatzeko lizentzia berritu. 5 hilabete daramate 4 ontzien jabeek eta langileek zer gertatuko den ez dakitela. Getariako eta Ondarrabiako ontzi bana eta Bermeoko bi dira. Halaber, bost arrantzale ere lehorrean daude. Armadoreek Europako Batzordeari eskatu diote hirugarren herrialde batean lan egiten duten Europako arrantzaleen interesak...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta,lehen greba eguna egin dute Arabako metalgintza sektorean, lan hitzarmen baten alde. Beste bi greba egundeitu dituzte,maiatzaren 24an eta 26an.20 urte iragan dira lan hitzarmena berritu gabe. Hiru greba egunenhelburua, "aitzakiak alde batera utziz eta sektorearen arazoei erantzun argiak ematea" da. Sindikatueneskari nagusiak: soldatak inflazioaren gainetik igotzea, 14 ordainsari 1.400 euroko gutieneko soldata batekin,...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Adunako Irizar E-Mobility enpresan lan-gatazka gelditu da: zuzendaritzak eta lan-batzordeak lan hitzarmenaren inguruan aurreakordioa lortu ondoren. E-mobility Irizar kooperatiba taldekoa da, eta 19 egun daramatzate greban bertako langileek, talde osoko "lan-baldintzak berdintzearen alde". Lan-batzordeak agiri batean adierazi duenez, orain arte lortutakoa "oso positiboa" da, eta "gatazka desblokeatzea" lortu badute ere, behin betiko ituna izenpetu arte, lanuzteari segituko...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Nafarroa Berriz Altxak errepublika aske eta burujabea aldarrikatzeko helburuz antolatutako Amaiur-aldia ekainaren 5ean eginen da. Goizean (11.00), Amaiurren parte hartzaileei harrera eginen zaie, ordu erdi geroago eginen dute ekitaldia. Gero, oinez abiatuko dira Arizkunera, Ordoki auzora. Hiru kilometroko ibilaldiaren ondotik, autobusak hartu eta Elizondora hurbilduko dira, bertan bazkaldu eta bestarekin jarraitzeko.
...Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Galder Barbado Amurrioko gazteak poliziaren jazarpena salatu du. Azken hilabeteetan Guardia Zibilaren eskutik jazarpena jasan du eta kolaborazio eta salatari eskaintzak eginak izan zaizkio.
Joan den hilabetean, autoan zindoazela, Guardia Zibilak errepideko kontrol batean lau lagun gelditu zituen.
Horren hitzetan, ordu eta erdira kamuflatutako bi auto agertu ziren eta denek aurpegia estalita zuten. Bere burua Harley izenarekin aurkeztu zuen pertsona batek, banan-banan galdeketa...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Gazte Euskaltzaleen Sareak deitutako eta euskalgintzak babestutako manifestazioan, euskara "kohesio sozialerako hizkuntza bilakatzea" eskatu dute. Era berean, eskaera zuzena egin diote Administrazioari martxan jar ditzala "hizkuntza politika eraginkorrak", euskalgintzarekin elkarlanean. "Euskara Aurrera" lelo pean, gazte ugari tartean zirela.
Pankarta nagusiaren atzean, "Azterketak euskaraz" leloa zeraman beste bat nabarmendu da,Ipar Euskal Herriko ikasleekeraman dutena,baxoa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016