Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

Macro behitegiak jo mugan

Iruñean abeltegi herraldoiaren kontrako ekitaldia egin dute, abereek,-zerri, behi atzar oilo- pairatzen duten sufrikario eta baldintza ezin jasanak salatzeko. Jo mugan: "Valle de Oieta" kooperatibak Kaparroson duen behitegi erraldoia eta kooperatiba berak Soria aldeko Naviercasen duen proiektua salatzeko, 23.000 behi aurreikusten dituena. Parte hartzaileek salatu dute Kaparrosoko behitegiak 19 salaketa jaso dituela ingurumenari egin kaltea salatzeko.

...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

"Lehenbiziko" izokina Bidasoan

Urte guziz bezala denboraldia maiatzaren lehenean irekiz geroz, lehen izokina "lehenbiziko" deitua harrapatu du asturiar arrantzale batek, Pedro Iglesias Gomez Irunen bizi den arrantzaleak atera duen izokin emeak, 4,460 kg pisu zituen eta Endarlatsan arrantzatua izan da, Recondo Donostiako jatetxeak erosi du 1.600 eurotan. Izokinen arrantza uztailaren 31 arte irekia da, salbu 51. harrapatu eta zerratua izaten. Arrantzale bakoitzak egunarentzat baimena erosi behar du.

...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

LAB sindikatuak bi ordezkari

LAB sindikatuak iragarri duenez, heldu den agintaldianbi koordinatzaile orokor ukanenditu:Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo. Ekainaren 16an eta 17an eginen du LABek kongresua Biarritzen eta Baionan. LABek ezker independentismoaren erreferentzia sindikal nagusia bilakatzeko parioa egiten jarraituko du. Garbiñe Aranbururen hitzetan, "ezin dugu estatuetatik inposatzen diren erreformen zain gelditu, eta ondoren, ondorioak gainditzeko borroka egitera mugatu". Idazkari nagusiaren arabera,...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a

Gernika gogoan

Gernikako bonbardaketa gertatu zela 85 urte bete dira apirilaren 26an. Herria suntsiturik utzi zuen basakeria haren urteburu kari, herritarrek eta erakundeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Goizean, bonbardaketa izan zelarik Gernikako auzapez zen Jose de Labauria omendu dute. Ondotik, Bakearen eta Berradiskidetzearen Aldeko Sarien banaketa egin da. Eguerdian, bazkari herrikoia izan da Jai Alai frontoian, bonbardaketatik bizirik atera zirenen omenez.

Arratsaldean, jarraipena...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a

"Gauzatu industria" programa

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak "Gauzatu Industria" izeneko programa aurkeztu du. 28 milioi euroko kreditu-programa da, oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa ttipi eta ertainak (ETE) sortzea eta garatzea sustatzeko. Itzuli beharko diren kredituak dira, ez laguntza programak. Interes tasarik gabeak eta epe luzekoak izanen dira.

"Gauzatu Industria" 2020-2024 Gobernu Programaren engaiamenduetan sartzen da. Zehazki, "ekonomia...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a

Gaztelerazko komunikabideentzat laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak milioi bat euroko diru laguntza emanen die nagusiki gazteleraz aritzen diren hedabideei, euskara susta dezaten. Laguntza eguneroko prentsara, edizio digitaletara, irratietara eta Internet bidez berriak ematen dituzten berri agentzietara bideratua izanen da.

Hiru multzotan banatuko dute laguntza. Alde batetik, 900.000 euro emanen dituzte gehienbat gazteleraz aritzen diren eguneroko prentsan eta egunkarietan euskararen presentzia...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016