Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a

Euskara fobia

Nafarroa Alesbeseko Herriko Etxeak zentsuratu ditu euskaraz eta gazteleraz idatzi afixak, ezkerreko alderdi independenteak salatu duenez. Auzapezak argudiatu du euskaraz ere idatziak zirela. Ezkerreko alderdiak jakinarazi du, hainbat ekitaldi iragartzeko afixa elebidunak argitaratu nahi zituztela, elebidunak euskaraz eta gazteleraz, hots erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Auzapezak erran die ezin zutela afixa elebidunik atera, udalaren izenean "Alesbes eremu ez euskaldunean izanez"....

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a

Gutieneko diru laguntza Jaurlaritzaren esku

Jaurlaritzak eta Madrilgo gobernuak adostu dute bizitzeko gutieneko diru sartzearen eskuduntza Jaurlaritzaren esku ezartzea. Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu prestazioak kudeatzeko eginkizunak. Bizitzeko gutieneko diru-sarreraren eskualdatzea, 187 milioi eurokoa dela zehaztu du Garamendi sailburuak. Jaurlaritza arduratuko da gutieneko diru sartzearen antolamenduaz, aitortzaz eta ordaintzeaz.

...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a

Garraiolarien greba

Garraiolarien Hiru sindikatuak eta Nafarroako Garraiolarien Elkarteak, Espainiako Garraioaren Defentsarako Plataformak deitutakolanuzte mugagabearekin bat egiteaerabaki dute, "jasan ezinezkoa" den sektorearen egoerari buru egiteko xedez.Beraz, hau idazterakoan, astelehenetik aurrera, gelditurik egon dira kamioi eta furgonetak, lanera itzultzeko datarik gabe.

...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a

Martxoaren 8a: Euskal Herriko Mugimendu Feminista

Ekitaldi andana martxoaren 8aren kari antolatu dira, Emaztearen Nazioarteko Egunerako. Halaber, egun horretan hiri eta herrietan antolatu dituzten ekimenetan parte hartzeko gomita egina zuten. Feminismoa, mugaz gaindi, indarkeria matxistarik gabeko jendarte berdinzale baten alde.


...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a

Ezker abertzaleari urrats gehiago

PSE-EEko idazkari nagusiak "urrats" gehiago eskatu dizkio ezker abertzaleari ETAren indarkeriaren inguruan, "egin beharra daukan ibilbide etiko eta moralean", "terrorismoaren biktima guziekiko eta euskal gizartearekiko zor hori" izaten jarraitzen baitu, Anduezaren erranetan.

...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a

Hauteskundeak

Soziometriaren arabera, Eusko Alderdi Jeltzalea izango litzateke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako irabazlea, orain egingo balira, Euskal Herria Bilduk eta Alderdi Sozialistak aitzinekoetan baino hautetsigehiago eskuratuko lituzkete. EAJk emaitza berberak errepikatuko lituzke, 31 eserlekurekin. EHBildu bigarren izango litzateke, 22 legebiltzarkiderekin (1 gehiago).PSE-EEk ere hobera egingo luke, 12 eserlekurekin (2 gehiago).

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016