Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
Gaztelugatxeko sarbidea (Bermeo, Bizkaia) apirilaren 25ean, astelehenarekin berriro irekiko dute. Egunean gehienez 1.462 bisitari sartzen ahalko dira, pandemiak ezarritako edukiera murrizketak kendu ondoren. Gaztelugatxe berriro zabalik egonen da, mendi-hegala egonkortzeko lanak burutu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Eremuan lur lita izan zen, 2021eko urtarrilaren 7an.
...Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta Satsesindikatuek grebara deitu dituzte "Osakidetzako Lehen Arretako" langileak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gelditasuna salatzeko.Gutieneko zerbitzuak larunbatetakoak izanen dira.
Sindikatuek jakinarazi dutenez, grebaren jarraipena oso zabala izan da. Osasun zentro askotan grebaren jarraipena, hainbat kategoriatan, %100ekoa izan dela ELAk zabaldu du. Zentro batzuk hetsirik egonen dira herritarrentzako arretarik gabe. Guzira,jarraipena %50...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
Milaka pertsonak manifestatu dute Donostian eta Bilbon, auzitegi nazionalak 13/13 auziaren epaiaren kontra. Auzitegi nazionalak 7 urte t'erdiko kartzela zigorra Arantxa Zulueta abokatuari eta 3 eta 4 urteko espetxe zigorra beste hiru abokatuei ezarri du. Epaiak traba egiten duela Euskal Herriko konponbide demokratikorako halaber bakerako eta elkarbizitzarako entzun da.
...Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a
Covid-19aren kontrako Paxlovid antibiralaren 722 tratamendu-dosi Hegoaldera heldu dira martxoaren 28an. Espainiako Osagarri Ministerioak horietako 556 Euskal Autonomia Erkidegoari helarazi dizkio, eta bertze 166 Nafarroari. Sendagai honi esker, kasu larriak, ospitaleratzeak eta heriotzak saihesten dira.
Paxlovid tratamendua Covid-19 hauteman ondoan, lehenbailehen hartu behar da, sintomak agertu eta bortz egunez. Horregatik, diagnostikotik administraziorako prozesua antolatua eta zalua...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak argi berdea eman die EAEko Hezkuntza Legea izanen denaren oinarriei, EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU alderdien babesarekin.
Alderdi hauek martxoaren 18an adostu zuten ituna. Bertzeak bertze, euskal hezkuntza "euskara ardatz duen sistema eleaniztun" gisa egituratzeko eta eskola publikoaren pisua indartzeko eta segregazioari buru egiteko neurriak finkatu zituzten.
Gorago aipatu lau alderdiek alde bozkatu badute ere, Vox...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 07a
Orain arte Euskadin sekula aurkitu den hobirik handienean 46 pertsonaren gorpuzkiak atzeman dituzte, Begoñako hilerrian. Horietako 42 desagertu gisa ekarriak ziren, gehienak gudariak eta milizianoak. Arantzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek egin dute ustekabeko aurkikuntza, gune horri buruzko dokumenturik ez baitzegoen.
Gogora Memoria Institutua hobitik atera dituzten gorpuzkiak identifikatzen ari da jadanik. Hipotesi nagusiaren arabera, Bilbo defendatzen ari zirelarik hil zituzten,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016