Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

Ordizia: Aralarko artzainek egoera kaskarra salatu dute

EHNE eta ENBA sindikatuek diotenez, "Ordizian irudikatzen den transhumantzea egiten duen mendiko artzaintzaren duintasuna aldarrikatu beharra da". Kritikatu dute Aralarko mendiak Enirio-Aralar Mankomunitatearengandik jaso duenutzikeria eta axolagabekeria. Argudiatu dutenez, mendian bizi eta lan egiten duten artzainentzat, etxoletarako inbestimenduak eta bide azpiegiturak ezinbestekoak direla.

Gisa berean,Idiazabal gasna egiteko, esnea ekoizten duten artzainen egoera kaskarra salatu...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

Txakolin-egileak itxaropentsu

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako txakolindegiek, aurten 4,6 milioi litro arno ekoiztu dituzte, jaz baino %7,4 gutiago, baina salmentak pandemia aurreko kopuruetara heldu dira, batez ere esportazioei esker. Azken bi urteotako zailtasunei aurre egin ondoren, 2022ko urteari begira, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako txakolin-egileak itxaropentsu dira. Alde batetik, iazko salmentak onak izan direlako, batez ere esportazioei dagokienez, bestetik, aurtengo uzta doi bat tipiagoa izan bada ere...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

Aitor Etxebarria musikariak 'Gernika 85.' obra sinfonikoa konposatu du

Gogora Institutuak laguntza eskaini dio Etxebarriari bere lana sortu dezan. Gernikako musikariak bere sorterriaren bonbardaketaren 85. urteurrenerako konposatu du omenaldi sinfonikoa, ekainaren 30ean estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian.

...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

EH Bildu: milaka pertsona elkartu ditu Iruñean

Aberri Eguna Iruñean ospatu du EH Bilduk. Egunaren ospakizunean "bakea, burujabetza eta demokrazia" aldarrikatu dute milaka pertsonak. Arnaldo Otegi koalizioaren koordinatzaile nagusiaren hitzaldia espero bazen ere, azkenean ezin izan da bertaratu, osasun arazoengatik,Bakartxo RuizEH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramailearena izan da. Ruizek "lehenengo euskal errepublika" aldarrikatu du, baina "ez iragana errepikatzeko, gure burujabetza, gure hitza, berreskuratzeko baizik", horrela...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

Lankidetzarako eskaintza egin dio Ortuzarrek EH Bilduri

Andoni OrtuzarEAJko presidenteak "elkar ulertzeko" eta "akordioak egiteko" eskaintza egin dio EH Bilduri, "herri hau aurrera ateratzeko eta jendearen eskaerei erantzuteko", baldintza batekin: "gutieneko errespetua" erakustea eta "eraikitzera etortzea, eta ez suntsitzera". Eskaintza hori egin aitzin, oso kritiko hitz egin du koalizio abertzalearen kontra eta "gu aitzinetik kentzeko edozein gauza egiteko prest" egotea leporatu die. Halaber, Urkullu lehendakariari "izugarrizko errespetu faltaz...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 21a

Enplegu Plan Estrategiko berria

Eusko Jaurlaritzak Enplegu Plan Estrategiko berria onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoari pandemiaren ondoko "bultzada sozioekonomikoa" ematen laguntzeko. Idoia Mendia Lan eta Enpleguko sailburuak eta lehendakariordeak aurkeztu ditu planaren ildo nagusiak.

Mendiaren arabera, 80.000 lanpostu sortzeko helburua du 2021-2024 legealdiko plan berriak, baina lanpostuak kalitatezkoak izan beharko dira eta jende guziak osoki gizarteratzea ahalbidetu beharko dute. Horretarako, 2.071 milioi euro...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016