Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 17a

Iratzartu

Aspaldixkoan Bernard Cazeneuve gobernuburu ohia arras isilik zagon bere xokoan. Bat-batean iratzartu zauku ihauteria hurbiltzearekin hartza ere iratzartzen den bezala! Ozenki jakinaraziz, presidente-bozak hor-eta, alderdi sozialista duela beti sustengatzen eta beraz Anne Hidalgo hautagaia, sondaietan arras apal bada ere. Argi eta garbi dio ez dela hain xuxen sondaieri sobera fidatu behar. Hots, itxura guzien arabera, esperantza du mirakulu...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 10a

EAE errefuxiatu ukrainarrak hartzeko prest

Eusko Jaurlaritzak 150 toki dituen gunea prestatu du Irunen, Ukrainako errefuxiatuak errezibitzeko. Zentro hori presazko harrera-gunea izanen da, eta handik Berrizen, Oñatin eta Tolosan prestatuak diren zentroetara bideratuko dituzte.

Iragarpen hau egin du Xabier Legarreta Jaurlaritzako Immigrazio eta Asiloko zuzendariak, Ukrainatik ihesi datozen jendeei Euskadin eginen zaien harrerari buruz erabakitzeko egin den erakunde arteko mahaiaren ondotik.

Halaber, Immigrazio eta Asiloko...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 10a

Errusiako itsasontzirik ez Bilboko portuan

Gasa garraiatzen duen itsasontzi errusiar bati Bilboko Portuan sartzea debekatu diote joan den ortzegunean. Ukrainaren kontrako gerla hasi zenetik EAEn gertatzen den lehen zigor-neurria da hau. Portuko agintariek jakinarazi dute errefusatua izan den ontziaren ordez, Estatu Batuetako gasa dakarren bertze ontzi bat helduko dela Bizkaiko hiriburura.

Aitzineko asteazkenean (03/2) hartu zuen itsasoa Errusiako ontziak Bilbora heltzeko xedez. Otsailaren 28an Yamal LNG geltokian zamatu zuten...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 10a

Legebiltzarrak Berdintasun legea onartu du

Eusko Legebiltzarrak Berdintasun lege berria onartu du. Vox alderdiko legebiltzarkide Amaia Martinez izan da kontra agertu den bakarra. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek alde bozkatu dute. EH Bildu eta PP+Cs abstenitu dira.

Lege berriak emazteen kontrako indarkeriari buru egiteko neurriak indartuko ditu. Halaber, kasu horiek aski goiz atzemateko eta pairatzen dituztenak babesteko baliabideak sendotuko ditu. Gainera, gizon eta emazteen arteko soldata desberdintasunak aplikatzen...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 10a

Martxoaren 3ko sarraskiaren 46. urteburua

Manifestaldi handia egin da joan den ortzegunean Gasteizko karriketan, 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimak gogora ekartzeko. Bortz lagun hil eta ehun baino gehiago zauritu zituzten orduan Arabako hiriburuan, Polizia Armatua manifestariei tiroka oldartu baitzitzaien lan-protesta baten karietara. Gasteizko lantegi nagusietan lan egiten zuten langileek pairatzen zituzten lan-baldintza prekarioak salatzeko antolatu ziren mobilizazioen testuinguruan izan ziren gertakariak.

Ehunka...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 10a

Ukrainako gerlaren ondorio ekonomikoak

Ukrainako gerlak ondorio ekonomikoak ukanen ditu Euskal Herriko ekonomiarentzat. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak doitu beharko dituzte aurtengo eginak zituzten hazkunde aurreikuspenak. Hego Euskal Herriak Errusiarekin eta Ukrainarekin duen truke ekonomikoa 2.000 milioi euroren ingurukoa da. Errusiatik Hegoaldera1.402 milioi euroren inportazioak egin ziren 2021. urtean, eta Ukrainatik, berriz, 169 milioirenak. Esportazioei dagokienez, aldiz, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016