Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 03a
Espainiako Auzitegi Nazionalak 24 urte eta sei hilabeteko presondegi zigorra ezarri dio Iratxe Sorzabal ETAko buru izandakoari, 1996an egin bi atentatutan parte hartu izana leporatuz. Auziaren muinean Sorzabalek jasan zituen torturak izan ziren, torturapean egin zituela akusazioa oinarritzen duten frogak. Auzitegiak ez ditu froga bezala onartzen. Aldiz ETAko buruzagiei idatzi gutun batean,"modu espontaneo, aske eta boluntarioan"egin adierazpenek Sorzabalen parte-hartzea frogatzen dutela uste...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 03a
Nafarroa Berriz Altxa mugimendu herritarrak Amaiurko guduaren 500. aurtengo urteurrenari begira, ekimena antolatuko du, heldu den ekainaren 5ean. Nafarroa Berriz Altxa ekimenak gogora ekarri nahi ukan du Espainia-Gaztelak Nafarroa indarrez hartu eta espainiar estatuari bereganatu zuela. Halere, Nafarroa askotan altxatu da bere kultura eta bizimoduaren alde. Gertakari historiko honen urtemugak balio behar omen du, Nafarroarako eta Euskal Herri osorako askatasunaren eta subiranotasunaren...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 03a
Heldu den udan Hondarribiko aireportuak hegaldi berria ukanen du. Londreserako, British Airways konpainiak City Flyer adarraren bidez, London Cityko aireportuarekin lotura eginen du. Lotura berria uztailaren 8an abiatuko da, irailaren lehen astean burutzeko. Astean bi hegaldi eginen ditu,astelehen eta ostiraletan.
...Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 03a
Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak arrazoi politikoko indarkeriaren biktima izan zela aitortu dio Mikel Zabalzari. Guardia Zibilak 1985ean atxilotu zuen, bederatzi egun "desagertuta" egon ondoan, hilik agertu zen Bidasoa ibaian. Egin dituen azterketa zehatzen ondorioz, atxiloketaren nondik norakoak aztertu ondoan, "torturaren bidez eta tratu gizagabe eta iraingarrien bidez" hil zela, Bidasoan istripuz hil izana baztertuz, onartu du Jaurlaritzak....
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 03a
Erratzun omendu dituzte gerla zibila garaian frankismoak fusilatu Zabaltza herritar bi anaiak. Joseba Otondo Baztango alkateak, Erratzukoak eta herritarrek omenaldian parte hartu dute, zuhaitz bat landatua izan da.
Ricardo Zabalza Elorga eta Javier Zabalza Elorga fusilatu zituzten frankistek: Javier, Escón (Zaragoza), 1936ko uztailaren 26an eta Ricardo Madrilen 1940ko otsailaren 24an. Sumusuko etxean sortuak ziren eta beren bizitzan, justiziaren alde lan egin zuten, bai laborari ala...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a
Jadanik arrakasta ederra bildua zuen "Maixabel" filmak Goya sarietako hiru eskuratu ditu joan den astean Valentzian ospatu den ekitaldian.
Blanca Portillok emazte aktore hoberenaren saria erdietsi du Maixabel Lasaren rolarentzat. Maria Cerezuela aktore gasteiztarrari emazte aktore berri hoberenaren saria eman diote Maixabel Lasaren alaba gisa egin duen lanarengatik. Urko Olazabalek, berriz, film horretan ETAko kide baten rola betetzeagatik bigarren mailako aktore hoberenaren saria...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016