Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a

Nafarroa: torturaren azterketa

1978az geroztik Nafarroan egin torturen azterketa egitea eskatu dio gobernuari, Nafarroako torturaren elkarteak ofizialki aurkeztu duena. 1960 eta 1978 artean egin zena bezalakoa "giza eskubideen urratze larri honen ondorioen irudi ahalik eta egiazkoena lortzea" du helburu. Elkarteak eman berrien arabera, Nafarroan 1.000ko bat tortura kasu zenbatu dituzte, 1960 eta 2014 artean. Horietan bi hil: Mikel Zabalza eta Antonio Goñi Igoa. Igor Portu eta Mattin Sarrazolaren kasuak aztertzeari uko...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a

EAren barne krisia

Eusko Alkartasuna (EA) alderdiak, lau urterako, alderditik kanporatu ditu Maiorga Ramirezekin batean sektore kritikoko 5 kide, alderdiaren araudiak urratzeagatik. Kritikoek Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiaren sostengua badute. Kritikoek salatua zuten alderdia, EH Bilduren menpekotasunera erortzea. Kritikoek diote Eva Blanco buru duen sektoreak, EH Bilduren barnean alderdia desegin nahi duela eta beldur dira EAk otsailean eginen duen kongresuaren buruan, alderditik erabat botako...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a

EAJ: entzunez eraiki

EAJk bere barne eta herri ordezkari nagusiak bildu ditu "Entzunez eraiki"ekimena abian jartzeko. Ortuzaralderdiko buruak herri edo barne erantzukizunak dituzten EAJko kideei eskatu die prozesuari gogotsu eta ilusioarekin lotzeko, alderdiak "etorkizunaren alde egiten duen apustua delako". Ortuzarren arabera, mundu mailan ematen ari diren aldaketa handi eta sakonen testuinguru honetan, "adi egon behar dugu" adierazi du, "Euskadi goitik behera ibiliko dugula gizarteak nahi duena entzuteko,...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a

Gutieneko soldata 1.000 eurokoa

Lan Ministerioak eta UGT eta CCOO sindikatuek adostu dute gutieneko soldata 1.000 eurokoa, 14 hilabete saritan, urtarrilaren lehenetik harat. Bestalde, CCOOko idazkari nagusia, Unai Sordo, pozik agertu da akordioa sinatu delako, 1,8 milioi langileri zuzenean eragingo dielako.



...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 10a

CAF Tel Avivera begira

Beasainen egoitza duen CAF enpresak Tel Aviveko metro arina eraikitzeko kontratua erdietsi du.

Shafir enpresa eraikitzailearekin partzuergoan gauzatuko da proiektua. Bien artean "Purple Line" tren arina osorik eraikiko dute. Kontratuaren barne dira eraikuntza bera, diseinua eta behereko solairuko 98 Urbos tranbia berria. 1.015 milioi euroko balioa du, eta euskal tren egilearentzat izanen dira horietako 525 milioi euro.

CAFen arduradunek adierazi dutenaren arabera, "Israelen inoiz...

Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 10a

Kontserbategietako lan-hitzarmena

Bizkaiko kontserbategiak hunkitzen dituen lan-hitzarmena sinatu dute LAB, CCOO eta UGT sindikatuek zuzendaritzarekin. Itun honek, 2025ean gutieneko soldata 1.200 eurokoa izatea bermatuko du, bertzeak bertze.

Kontserba sektorean mila langile daude, nonbait han, Bermeo, Markina eta Ondarroako lantegietan.

Hitzarmena 2024 arte indarrean izanen da eta gibel-ondorioduna izanen denez, iazko soldatak hunkituko ditu. Adostua izan den epean, hilabete-sariak %7,18 eta %14,39 artean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016