Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

Altsasuko auzia

Altsasuko auzian kondenatuak izan ziren zazpi gazteek ere Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiari dei egin zioten epaiketa zuzenik ez zutelakoan izan eta neurriz kanpoko zigorrak jasan zituztela salatzeko. Kasu honetan, ordea, Estrasburgok Altsasuko gazteen galdea baztertu du.

...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

"Eman bakea" Mikel Albisuri

Mikel Albisu idazle eta ETAko kide ohia hogei urtez egona da preso Frantzian eta duela hiru urte libratua izan zen, bere kondena osorik bete ondoan. Geroztik, aske bizi da, bere sorkuntzaz euskal literatura aberastuz (Mikel Antza du idazle izena).

Baina joan den azaroan, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz auzipetu zuen Gregorio Ordoñezen hilketarengatik. Horregatik, Euskal Herriko 126 idazle eta editorek "Eman bakea" izeneko adierazpena plazaratu dute Mikel Albisuren sustenguz....

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

Txillardegi

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi duela hamar urte zendu zen. Urteburu horren karietara, EH Bilduk proposamena aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, lurralde horretako Urrezko Plaka Txillardegiri eman diezaioten, bere idazle eta hizkuntzalariibilbidea eta euskara batuaren sorreran izan zuen garrantzia aitortzeko.

Proposamen hau otsailaren 9an eztabaidatua izanen da Batzar Nagusien osoko bilkuran, baina PSE-EE eta PP jadanik kontra agertu dira.

Jose...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

Behi esnearen ekoizpena

Hego Euskal Herriko, Kataluniako eta Kantabriako 25 erakundek parte hartuko dute behi esne ekoizpena molde jasangarriagoan kudeatzeko proiektu batean. Horretarako, 100 milioi eurotik gorako inbestimenduak egiteko xedea dute 2026ra arte. Egitasmo honi esker, esnearen ekoizpen prozesuan eta logistikoan ingurumen aztarna murriztu nahi dute. Zehazki, 2027an karbono dioxidoaren isuriak %60 eta bertze hondakinak %50 apaltzea hartu dute helburutzat. Uraren kontsumoa ere %45 ttipitzea pentsatzen...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

Ihauteririk ez Tolosan

Aurten ere ez da ihauteririk ospatuko Tolosan. Hori jakinarazi du Olatz Peon auzapezak, joan den ostiralean eman duen prentsaurrekoan. Erabaki hau hartzea ez dela erraza izan onartu du, baina osagarri egoera den bezalakoa izanik, udal arduradunei ezinezkoa iduritu zaie tolosarrek hain maite dituzten ospakizunak antolatzea.

Bigarren urtez segidan ihauteriak ezeztatzeko, hiru irizpide hartu dituzte kontutan: osagarri egoera (herriko intzidentzia 6.300ekoa da 100.000 biztanleko),...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a

Enplegua

Eustaten azken inkestaren arabera, %9,9ko langabezia tasarekin bukatu zuten 2021eko urtea Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Beraz, pandemia hasi aitzineko heinera hurbildu da enplegua, 2019an %9,5ean baitzegoen langabezia tasa. Gainera, oraingo zenbakia Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspena baino hobea da, honek %10,3ko helburua finkatua baitzuen.

Landunen %82 soldatapekoak dira. Joan den urtetik, aldi baterako kontratua dutenak emendatu dira (+9.600) eta kontratu mugagabea dutenak ere...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016