Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, lau egun lehenago Ertzaintzaren gomazko pilota batek buruan jo ondoan, BilbokoAthleticek San Mamesen jokatu zuen futbol partida batetik landa izan ziren kalapita batzuetan harrapaturik.
Auzi judiziala egin zelarik, operazio haren buru izan zen polizia bi urteko presondegira eta lau urteko inhabilitaziora kondenatua izan zen. Barne ikerketa ere eraman zuen Ertzaintzak, baina Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Eusko Jaurlaritzak Memoriaren eta Aitorpenaren Koadernoak deitu dokumentuak banatu dizkie ETAren 86 biktimen ahaideei. Abenduaren 17an ospatu da ekitaldia, Deustuko Unibertsitateko Liburutegian. Zehazki, 1968 eta 1976 artean erakunde armatuak egin zituen baina oraino argitu gabe dauden atentatuetako biktimak aitortu ditu Jaurlaritzak.
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaz gain, Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubideen,...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Urte guziz bezala, urtarrilaren 8an eginen da Bilbon (eta Baionan) euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde Sare Herritarrak deitu duen manifestaldia. Bilbon, goizetik hasiko dira aldarrikapenak plazaratzen, Euskalduna jauregian eginen den mahai inguru baten bidez. Ekitaldi honetan "indarkeria anitzeko" biktimek parte hartuko dute. Mahaiaren inguruan izanen dira Robert Manrique, Naiara Zamarreño eta Rosa Lluch ETAren biktimak eta Maider Garcia eta Idoia Zabalza estatu...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Antton Troitino euskal preso ohia zendu da abenduaren 17an, 64 urtetan. Palentziako Tariego de Cerrato herrian sortua zen. ETArekin loturak zituelakoan, 1987an arrastatu zuten, 30 urte zituelarik. Geroztik, kasik bizi osoa preso egon da. 2020ko apirilean eritasun larri eta sendaezina agertu zitzaion, eta aurtengo otsailaren 5ean libratu zuten, baldintzapean.
...Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
Azken egunetako euriteek eta uholdeek arazo anitz eragin dituzte Hegoaldeko errepideetan: arazoak izan dira ibilgailuen trafikoa trabatu dutenak: lur litatzeak, ur putzuak eta uholdeak nonahi, kalteak ere anitzak dira. Nafarroan adibidez azken hamarkadetako uholde handienak jasan dituzte, bereziki Erriberan. Ondorio onak izan ditu ere euriteak: urtegiak leporaino bete dira, bereziki Bizkaian. Bainan zoritxarrez pertsona bat hil da Sunbillan lur litatuak harrapaturik.
...Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
Orain arte Donostiako elizbarrutiko arduradun izandakoJose Ignacio Munilla Orihuelako (Alicante) apezpiku izanen da. Aita Sainduak izendatu du postu horretara, heldu den otsailaren 12an jabetuko da bere kargu berriaz. Bere kargua bete duen 12 urteak polemikoak izan dira. Fededun talde batek behin baino gehiagotan kritika zorrotza egin du bere lanaz. Bere lanaren kudeaketaz, feminismoaz ala elizako diru kontuetan milioi bat eurotik gorako galtzeak egiteaz. Azken hamabi urteetan zehar, besteak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016