Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 24a
Joan den asteburuan iragan da Eusko Alkartasunaren XIII. Nazio Biltzarra Gasteizen, txosten politikoa eta estatutu berria bozkatzeko. Aitzineko astean jadanik aipatu hausturak jarraipena ukan du kongresu honen karietara. Sektore kritikoko 100 bat konpromisario (bozkatzaile nagusi) joan dira Europa Jauregira larunbat goizean, bozkatzeko, baina salatu dute zuzendaritzak ez diela parte hartzeko baimenik eman. Biltzarraren antolakuntza batzordeak oroitarazi die bozka telematikoki egin behar...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du Jon Crespo ETAko presoaren hirugarren gradua, kalean ibiltzen zela, berriz presondegira itzultzea agindu du, biktimei barkamena ez eskatzeagatik. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, epaileak onartu du prokuradorearen helegitea, presoa Basauriko espetxean berriz sartu beharko da.
Crespo 2002an preso sartu zuten, Basauriko espetxean. 2021ean, Espetxe eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren esku gelditu baino lehen, hirugarren graduarekin kanpoan...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Gobernuaren aginduz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin duen txostenean, Nafarroako Eliza katolikoan 52 biktima eta 31 ustezko erasotzaile identifikatu dituzte. Iruñeko Artzapezpikutik jakinarazi dute "baliagarria iruditzen zaiela lana, gizarteak pairatzen duen gaitz larriari amaiera emateko". Bere nahia da "biktimek salaketak ezartzea", aldi berean espero du 1940 eta 1980 artean elizaren rola jendartean aztertzea, hots elizako eskoletan zenbat herritarrek ikasi duten, zenbat apezek...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile guziak bertan behera utzi ondoan, aurten ihauteriak ospatuko direla baieztatu du Olatz Peon Tolosako auzapezak.Ihauterian parte hartzen duten karrosa, konpartsa, txarangek ahal bezanbat ekimen antolatzen saiatuko dira eta taldeak prestatzen hasiak dira.Auzapezak onartu du neurri zenbait errespetatu beharko direla, ez dira ohizko programazio osoarekin eginen. Auzapezak eskatu du ahalaz norberak bere herrian...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Koronabirusaren eraginez hartutako neurri murriztaileen ondorioz debekatuta egonik, sagardotegietan txotxaren denboraldia etorri da. Gipuzkoako sagardotegien elkarteak jakinarazi du jendeak xutik eta upeletik dastatu ahal ukanen dutela. Hala ere azpimarratu dute sagardotegiak leku ttipi eta hetsiak izanez, maskak ibili beharko direla jan-edateko gunean salbu.
...Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 17a
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) ez du berak ekoizten behar duen energia, 2020koak diren datuen arabera. Autonomia Erkidegoak behar duen energia guziaren hiru laurden petrolioa, horren deribatuak eta gas naturala erabiliz hornitzen da. Petrolio gordinak eta deribatuek kontsumoaren erdia (%44) hornitzen dute eta gas naturalak heren bat (%33,9).
Euskadik behar duen energia elektrikoaren %11,7 inportatu egiten du, kontsumitzen duen guziaren %9,8 energia berriztagarrien bidez ekoitzitakoa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016