Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a
Joan den udan, Lekarotzen, Aroztegiko Jauregia proiektuaren gelditzeko kanpaldiak egin zituztenen artean, 6 lagun auzitegira deituak izan dira: lanak trabatzea eta tresneria kaltetzea leporatuz. Proiektuak 228 egoitza eta luxuzko hotel baten eraikitzea ikusten du. Lanak hasi zirenean, hamarnaka gazte bildu lanak geldiarazteko. Jende multzoa bildu da 6 gazteei sostengua adierazteko, "herri baten borondatea ezin da epaitu"lelo-pean.
...Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a
Amaiurreko herriak aurten ospatuko du Gazteluaren suntsitzearen 500. urteburua. 1512 eta 1522 urteen artean espainiarrek setiatu zuten eta beren esku erori zelarik erabat suntsitu. Amaiuren izan zenNafarroako Erreinuaren hegoaldeko azken burruka. 2004an hasi ziren lehen ikerketak eta Gazteluaren aztarnak aurkitzeko lanak. 16 urteko lanaren ondorioa, Gazteluaren aztarnak berriz aurkitu eta erreberrituak izan dira. Jaz 40.000 lagunek bisitatu zuten gunea. Herriko Etxeak eta Gaztelu Elkarteak...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a
Gutieneko diru sarreran eskumena Jaurlaritzaren esku utziko duela berretsi du Madrilgo gobernuak, bi gobernuen arteko harremanak arras onak direla gehituz. Duela guti Urkullu lehendakariak saminki salatua zuen, eskumenen transferentziari buruz, Madrilek erantzun gogorra egiten zuela.
...Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a
Donostiako udalak plaka ezarri du, ETAk 1977an hil zuen Eugenio Olacireguiren omenez. Dagoeneko plaka honekin, 20 dira ETAren eta bestelako indarkeria politikoen biktimei eremu publikoan ikusgarritasuna emana izan zaiena. Eugenio Olaciregui Borda, 39 urteko bizikleta saltzailea, ETAk tiro batez hil zuen lanera zoala, "salataria" izateaz akusatu eta, Valentin Lasarte ETAko kidea arrastatzeko informatzea emaiteaz. Bainan gero agertu zen akusazioa ez zela egiaztatua eta gezurra zela.
...Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a
"Zuhurtziagatik" neurri murriztatzaileak zabaltzearen alde agertu dira EAJ eta PSE, zeren pandemiak behera egin badu, adituen batzordeak gaur indarrean diren neurriekin segitzea gomendatzen du. Nahiz eta "bide onetik goazela"dioten, 6. olatua kontrolatu beharra dagoela horrela diote. Otsailaren 13 arte jarraitzea aholkatzen dute.
...Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 27a
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berriz ere Espainia zigortu du. Aldi honetan, Xabier Atristain Gorosabel euskal presoak jasan eskubide urraketa izan da zigorra eragin duena. Atristain 2010. urtean arrastatua izan zen eta inkomunikaturik egon zelarik, ez zioten abokatua hautatzeko baimenik eman. Egitate hori Estrasburgoko Auzitegiaren aitzinean salatu zuen, egoera hartan egin zituen deklarazioek kalte egin ziotelakoan. Preso donostiarra ETAko kide izateagatik kondenatu zuten 2013ko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016