Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 10a
Euskal Autonomia Erkidegoan euskara hizkuntza koofiziala denez, sail publikoan lan zenbait erdiesteko euskara jakitea galdatua da. Laudioko (Araba) Udalak funtzionario bat kanporatu zuen 2020an, lanpostuari zegokion hizkuntz eskakizuna ez zuelako betetzen. Joan den astean, Gasteizko epaitegi batek erabakia baliogabetu du. Epailearen arabera, Udalak langilea "diskriminatu" omen zuen, euskara ikastea biziki zaila omen baita.
Ander Añibarro auzapezak helegitea pausatuko duela jakinarazi...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 10a
Pello Zabala fraile frantziskotarra otsailaren 2an pausatu da, 78 urtetan. 1943. urtean sortua zen, Amezketan. 10 urte zituelarik Arantzazuko Santutegian sartu zen eta geroztik han bizi izan da.
Fraile izateaz gain, idazlea, euskaltzaina, irratiko hizlaria eta meteorologian aditua zen. Euskadi Irratian eta Iparraldeko euskal irratietan ere aroaren igarpenak egin ditu anitz urtez. Halaber, musikari buruzko jakitate handia zuen, eta 22 urtez "Klasikoak gaur" emankizuna aurkeztu zuen...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 10a
Euskadi Irratiaren entzuleek ontsa ezagutzen dute larunbat goiz guziz Arantxa Artza eta Jakoba Errekondok aurkezten duten Landaberri emankizuna. Pello Zabala ere partaide izaten zen, hutsik egin gabe, 9:30etan, ttanko, ondoko astean nolako aroa eginen zuen iragartzeko, eta bidenabar, naturaz zuen jakitate nasaia entzuleei zabaltzeko.
Landaberri saioaren animatzaileek molde berezian omendu nahi ukan dute beren lagun eta lankidea: Gurbitz izeneko zuhaixka landatu dute...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 10a
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jakinarazi du poliziek eta guardia zibilek igorri 460 galde heldu direla Balorazio Batzordera, motibazio politikoko indarkeriaren biktimen legeak finkatzen dituen kalte-ordainak galdegiteko. Orotara, 1.220 lagunek egin dute kalte-ordainak erdiesteko eskaera, eta horietarik 460 polizienak dira. Horiek guziak errefusatu ditu Balorazio Batzordeak. ETAren biktimak diren bertze 50 lagunen eskaerak...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 10a
Bilboko Guggenheim museoak 25 urte betetzen ditu aurten. Mende laurdena ospatzeko, prestatu duten egitarau berezia aurkeztua izan da joan den ortziralean. "Artea etorkizunerako inspirazio" izanen da programaren leloa.
Hasteko, herritarrei eskerrak eman nahi dizkiete erakustokiaren arduradunek. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guziek museoa urririk bisitatu ahalko dute urriaren 19tik azaroaren 30era.
Hiru jarduera mota proposatuko dituzte urtean barna: erakusketak,...
Hegoaldean | 2022ko Otsailaren 03a
Bere azken kongresuaren atarian, zerbait aldatzen ari dela Sorturen lerroetan nabari da. Arkaitz Rodriguez koordinatzaileak aitortu du "azken hamar urteetan erakutsi dugu aldaketa nabarmena egon dela gure estrategian". Hitz batez laburbildu genezakealdaketa: pragmatismoa. Badu zenbait denbora jadanik Hegoaldean aipatzen dela ezkerreko koalizio baten osatzea, EAJ gobernutik ala instituzioetatik kanporatzeko hainbertze denbora egonik aginte giderrak eskutan. Sortuk erakundeetan agintea...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016